11:36

Mundua

Estatu Islamikoak

Yukawaren heriotza berretsi du Japoniak, eta Goto aske uztea eskatu du

Erredakzioa

Japoniako lehen ministroak "ontzat" eman du Estatu Islamikoak argitaratutako bideoa. Bertan Kenji Goto gatibu japoniarrak haren lagunaren heriotza iragarri zuen.

  • Estatu Islamikoak atzo argitaratutako bideoaren irudia. Argazkia: Youtube

    Estatu Islamikoak atzo argitaratutako bideoaren irudia. Argazkia: Youtube

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Shinzo Abe Japoniako lehen ministroak Haruna Yukawaren heriotza gaitzetsi du, eta Estatu Islamikoak larunbat honetan argitaratutako bideoa "ontzat" eman du. Bertan Kenji Goto gatibu japoniarrak haren lagunaren heriotza iragarri zuen. Abe lehen ministroak Goto aske uztea eskatu du berriro ere.

Japoniako buruak adierazi duenez, bideoa aztertu ostean, "ontzat" eman dute. Bideoan Kenji Goto ikus daiteke. Eskuetan darama haren lagunaren hilotzaren argazkia. Gobernuari Yukawaren heriotza leporatuz gain, Sajida Rishwai milizianoaren askapena eskatu du Gotok Estatu Islamikoaren izenean.

Al Rishawi irakiarra Jordanian atxilotu zuten 2005ean, eta heriotza-zigorra ezarri zioten Ammaneko hotel baten aurka atentatua egiten saiatzeagatik.

Abek adierazi duenez, Jordaniako Abdala erregearekin hitz egin du, baina ez du Estatu Islamikoaren eskaerari buruz adierazpenik egin.

"Terroristek ez dute inoiz Japonia menderatuko", azpimarratu du. "Bakearen alde eta terrorismoaren aurka nazioarte mailan borrokatzen jarraituko dugu", gaineratu du Abek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena