Mundua
Dokumentazioa
eitb.eus
Kubako komandante ohia XX. mendeko esaldi ospetsuenetako batzuen egilea izan zen.
Argazkia: Cubadebate
- "Kondenatu nazazue, ez zait axola, Historiak absolbitu egingo nau". Moncada Kuartelari egindako erasoaren harira 1953ko urrian egindako epaiketan aurkeztutako alegazioa.
- "Aski da! Munduko arazoak ezin dira arma nuklearrekin konpondu. Bonbek gose eta gaixorik daudenak eta ezjakinak hil ditzakete, baina ezin dituzte hil gosea, gaixotasunak eta ezjakintasuna". NBEren Batzar Nagusian egindako hitzaldia, New Yorken, 1979ko urriaren 12an.
- "Inperialistek ez digute barkatzen gu hemen egotea eta AEBn sudurren aurrean Iraultza sozialista bat egin izana, ezta Iraultza sozialista hori fusil hauekin defendatuko dugula ere!". 1961eko apirilaren 16an egindako hitzaldia, hau da, AEBk Cochinos badiako inbasioa abiatu eta egun batera.
- "Iraultzaren baitan, dena; Iraultzaren aurka, ezer ez". 1961eko ekainean Kubako intelektualekin bildu ostean Habanako Liburutegi Nazionalean egindako hitzaldia.
- "Herri adoretsu eta kementsu batek negar egiten duenean, bidegabekeriak dar-dar egiten du!". 1976ko urriaren 15ean, Iraultzaren Plazan, egindako hitzaldia, hilabete horretan airean leherrarazi zuten hegazkin kubatar baten biktimen aldeko ekitaldi batean.
- "Ideiek ez dituzte armak behar jende-andanak konkistatzeko gauza badira". 1985eko abuztuaren 3an eskainitako hitzaldia, Latinoamerikaren eta Karibearen Kanpo Zorrari buruzko Goi-bileraren amaiera ekitaldian.
- "Gure historiako une zailenetako batean gaude; izan ere, bakarrik geratu gara Inperioaren aurrean, bakar-bakarrik". Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna 1991ean desegin eta gero esandako hitzak.
Fidel Castro, Moncada koartelaren aurkako erasoagatik atxilotu zutenean. Wikipedia
- "Eredu kubatarrak ez du funtzionatzen ezta guretzat ere". Jeffrey Goldberg kazetari estatubatuarrak 2008an The Atlantic aldizkarirako egindako elkarrizketa batean jasotako adierazpenak.
- "Kubak eutsi egin du eta eutsi egingo dio, ez du inoiz limosnarik eskatuko". 2009ko apirilaren 13an Granma egunkari ofizialean publikatutako artikulu batean, Barack Obama Estatu Batuetako presidenteak AEBn bizi diren kubatarrak uhartera bidaiatu ahal izateko baldintzak leundu eta gero.
- "Kuban homosexualek izan duten jazarpenaren erantzulea naiz". Carmen Lira Saade kazetariak La Jornada egunkari mexikarrean 2010eko abuztuaren 31n publikatutako elkarrizketa batean. Adierazpen horiekin, jazarpen horri aurre egin ez izanaz damutu zen Fidel Castro. Elkarrizketa horretan bertan, beste titular bat utzi zuen komandanteak, bere osasun egoerari buruzkoa: "Hilda egon nintzen, baina suspertu egin naiz".
- "Gauza asko aldatuko dira Kuban, baina gure esfortzuen ondorioz eta AEB gorabehera izango da; baliteke inperio hori lehenago eraistea". 2011ko irailean Granma egunkarian publikatutako artikulu batean, Barack Obama AEBko presidenteak Kuban mugimendu demokratiko bat beharrezkoa dela esan ondoren.
- "Zoritxarrekoak zuek! Ez dakit ezta buruko min bat zer den ere!". 2012ko urriaren 21ean cubadebate.cu webgunean publikatutako gutun batean, hainbat hedabidek enbolia masibo bat izan duela publikatu eta gero.
ikatu eta gero.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa