Mundua
Frantzia
Erredakzioa
Joan den asteko atentatuen egileei 'laguntza logistikoa' ematea leporatu diete atxilotuei. Ikerketzaileen arabera, armak, ibilgailuak eta apartamentuak utzi zizkieten Kuachi anaiei eta Coulibalyri.
Joan den asteko tiroketen ondoren, Frantziak aregotu egin ditu terrorismoari aurre egiteko neurriak.
Gutxienez 12 lagun atxilotu dituzte bart Parisen, pasa den astean Kuachi anaiek eta Amedy Coulibalyk egindako atentatuekin zerikusia dutelakoan, 'Itele' telebista-kateak jakitera eman duenez. 17 pertsona hil ziren denera atentatu horietan.
Montrouge, Châtenay-Malabry, Epinay-sur-Seine, Fleury-Mérogis eta Grigny barrutietan egin dira atxiloketak. Joan den asteko atentatuen egileei "laguntza logistikoa" ematea leporatu diete atxilotuei. Ikerketako iturrien arabera, armak, ibilgailuak eta apartamentuak utzi zizkieten gaur atxilotutakoek Coulibalyri eta Kuachi anaiei.
Frantziako Poliziaren operazio berezietarako taldeak (RAID) egin ditu atxiloketak.
Bi atxiloketa Berlinen
Alemanian ere, terrorismoaren kontrako operazioa izan da gaur goizean. Bertako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu, Estatu Islamikoa taldearekin lotura dutelakoan. Turkiarrak dira bi atxilotuak, eta segurtasun indarrek zabaldu dutenez, Sirian egiteko atentatu bat prestatzen ari ziren. Alemanian atentatua egiteko helburua zuten zantzurik ez dutela esan du Poliziak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa