13:21

Mundua

Frantzia

Hollande: 'Fanatismoaren biktima nagusiak musulmanak dira'

Erredakzioa

Musulmanak eta atentatu terroristen egileak ez direla nahastu behar nabarmendu du Frantziako estatuburuak.

00:41
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

François Hollande Frantziako presidenteak gaur esan du fanatismoaren eta fundamentalismoaren biktima nagusiak musulmanak direla. Erlijioen, edozein dela ere, kontrako erasoei erantzun irmo bat ematera deitu ditu herritarrak.

"Kontraesanek, miseriek, desorekek, konpondu gabeko gatazkek elikatzen dute muturreko islamismoa, eta musulmanak dira fanatismo horren eta tolerantzia ezaren biktima nagusiak", esan du Frantziako estatuburuak.

"Islama eta demokrazia bateragarriak direla gogoratu behar dugu. Kontrako nahasketak atzera bota behar ditugu. Musulmanak diren Frantziako herritarrek gainerako guztien eskubide berberak dituzte. Babestu egin behar ditugu", esan du.

Musulmanen kontrako eraso oro salatu bakarrik ez, zigortu egin behar direla nabarmendu du Hollandek. "Ekintza antisemitak gogor zigortu behar ditugu", zehaztu du.

Frantzia herrialde arabiarren bidelagun izaten jarraitzeko prest dago, Hollanderen esanetan, baina bere "arau, printzipio eta baloreak" lehenetsiz. Hala, "orain arte bezala, etorkizunean ere", "askatasuna eta demokrazia" izan direla oinarriak nabarmendu du.

Frantzian joan den astean izandako atentatuek herrialde arabiarrekin dituzten hartueman ekonomiko eta kulturaletan eraginik ez izatea espero duela esan du Hollandek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena