18:16

Mundua

Washington-Habana akordioa

Kubak 53 preso politiko askatu ditu

Erredakzioa

“Pauso positibo honi ongietorria egiten diogu eta konpromisoa betetzeko Kubako Gobernuaren erabakia txalotzen dugu”, azaldu du AEBetako Exekutiboaren iturri batek.

  • Roberto Hernandez Barrios disidente kubatarra. Artxiboko irudia: EFE

    Roberto Hernandez Barrios disidente kubatarra. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Agindutako 53 preso politikoak askatu ditu Kubak dagoeneko, AEBetako Gobernuaren iturriek baieztatu dutenez. Bi herrialdeen arteko harremanak normalizatzeko akordioan neurri edo konpromiso hori adostu zuten Habanak eta Washingtonek.

Iturriaren arabera, preso politiko guztiak askatu dituela baieztatu die Kubako Gobernuak eta AEBek Habanan duten Ordezkaritzak ?egiaztatu? ahal izan du.

?Pauso positibo honi ongietorria egiten diogu eta konpromisoa betetzeko Kubako Gobernuaren erabakia txalotzen dugu?, azaldu du AEBetako iturriak.

?Preso politikoak nazioartean babestutako askatasunak gauzatzeagatik espetxeratu zituzten edo Kuban erreforma sozialak eta politikoak sustatzeagatik, gobernuz kanpoko erakundeek salatu dutenez?, erantsi dute AEBetako iturriek.

Baldintza

AEBen eta Kubaren arteko harreman diplomatikoak normalizatzeko baldintza zen 53 presoak aske uztea, Washingtonek azaldu duenez. Bost hamarkada bi herrialdeen harreman diplomatikoak izozturik egon dira eta Washingtonek Habanari ezarritako blokeoak indarrean jarraitzen du.

Hasiera batean, Alan Gross AEBetako kontratista aske uztea ahalbidetu zuen akordioak, baita hiru espioi kubatar Habanari entregatzea ere; oraindik AEBetan preso zeudelako. Gross ekintza iraultzaileengatik zigortu zuten Kuban.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena