Mundua
Atentatuen ostean
Erredakzioa
Gainera, sinagogetan, eskola juduetan eta meskitetan ere segurtasun neurriak areagotuko dituztela iragarri du Manuel Vallsek.
Lehen ministro frantziarrak egin du iragarpena, gaur. Irudia: EFE
Manuel Valls Frantziako lehen ministroak iragarri duenez, segurtasun zerbitzuen ustean, aurreko astean atentatuak egin zituzten terroristek kide gehiagoren laguntza izan zuten, eta horien bila ari dira. Gainera, sinagogetan, eskola juduetan eta meskitetan ere segurtasun neurriak areagotuko dituztela iragarri du.
?Kide gehiago daudela uste dugu?, esan du RMC eta BFM TV hedabideetan egindako elkarrizketa batean. Alabaina, ez du zehaztasun gehiagorik eman nahi izan, ?zantzuak ikertu behar direlako?.
Halaber, lehen ministro frantziarrak adierazitakoaren arabera, Vigiparte terrorismoaren kontrako planak maila gorenari eutsiko dio, eta militar gehiago eta segurtasun indarretako kide gehiago zabalduko dituzte, sinagogak, eskola juduak eta meskitak babesteko.
Hayat Boumedienne Amedy Coulibaly supermerkatu juduan bahiketa egin zuen terroristaren bikotekidearen inguruan galdetuta, ?seguruenik Turkian edo Sirian egongo da?, erantzun du Vallsek.
10.000 soldadu guztira
Aurreko asteko atentatu jihadisten ostean, Frantziak 10.000 soldadu mugiaraziko ditu guztira segurtasuna sendotzeko, Jean-Yves Le Drian Defentsa ministroak iragarri duenaren arabera.
Zehatz-mehatz, bihar arratsaldean burutuko dute operazioa, eta, horrela, Frantzian atzerriko operazioetan dituen militar kopuru bera mugiaraziko dituzte.
Erabakia gaur, astelehena, Fraçoise Hollande presidente frantziarra buru zela, Eliseoan krisialdia aztertzeko egindako bileraren ostean hartu dute .
10.000 soldaduak ?lurraldean arrisku handiena duten guneetan? sakabanatuko dituzte segurtasuna bermatzeko, azaldu du Defentsa ministroak bilera amaitu eta gero.
Barne Ministerioak Parisko operazioaren irudiak zabaldu ditu
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa