Mundua
Tiroketa
Erredakzioa
Zirkulazio-istripu bat izan da gaur goizean, eta Udaltzaingoaren patruila bat bertaratu denean, gizonezko batek birritan egin du tiro polizien aurka. Susmagarri bat atxilotu dute.
Frantziako 34 urteko polizia bat hil da gaur goizean, Malakoff hirian, Paristik gertu, tiroketa baten ondorioz. Tiroketa horretan beste agente bat zauritu da, eta egoera kritikoan dago.
Terrorismoaren kontrako Fiskaltzak prentsa-ohar batean azaldu duenez, bere gain hartu du gertakariaren ikerketa, "egungo testuingurua aintzat hartuta", erasotzaileak erabilitako materialagatik, eta "segurtasun indarren kontrako ekintza terrorista"tzat jo duelako.
Le Parisien egunkariaren arabera, Kalashnikov fusil bat erabili du erasotzaileak gaurko tiroketan, eta udaltzain bat hil du eta beste bat larri zauritu du bertan.
France Info irratiak azaldu duenez, lekukoen arabera, zirkulazio-istripu bat izan da gaur goizean, 07:15ean, eta Udaltzaingoaren patruila bat bertaratu denean, gizonezko batek tiro egin eta agenteak harrapatu ditu. Ondoren, ihes egin du.
Anbulantziak bertaratu dira, eta ospitalera eraman dituzte biak, baina, esan bezala, bietako bat hil egin da eta bestea oso larri dago.
Poliziak oraindik ez du zantzurik tiroketa horrek atzoko atentatuarekin lotura duela esateko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa