Mundua
G7
Erredakzioa
Egun, Alemania da herrialde industrializatuenen talde horretako presidentea, eta ekainean goi-bilera egingo dute bertan.
Angela Merkel
Informazio gehiago (1)
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra Erresuma Batura joango da gaur, 2015eko aurreneko bidaia ofizialean. David Cameron lehen ministroarekin bilduko da, G7aren goi-bilerarako agenda aztertzeko asmoz. Alemania da egun herrialde industrializatuenen talde horretako presidentea, eta ekainean goi-bilera egingo dute bertan.
Londresera egingo duen bidaia horretan, datozen sei hilabeteetan munduko herrialde aberatsenek izango duten programa zehazten hasiko da. Ameriketako Estatu Batuek, Japoniak, Kanadak, Frantziak, Italiak, Erresuma Batuak eta Alemaniak osatzen dute G7 taldea.
Angela Merkelek aitortu du herrialde hauek erantzukizun berezia dutela munduaren etorkizunari begira, eta lan egingo dutela sei hilabete hauetan bakea, demokrazia eta zuzenbide-estatua sendotu eta zabaldu daitezen.
David Cameronek eta Angela Merkelek Mendebaldeak dituen erronka nagusiak izango dituzte mahai gainean gaurko bileran: Ukrainako krisia, Estatu Islamikoa eta ebolaren aurkako borroka, besteak beste. Ekonomiaren egoera, Grezia eta Europar Batasunaren etorkizuna ere aztertuko dituzte bertan.
G7 taldea 1973an sortu zen, eta munduak dituen arazoak aztertu eta konponbideak bilatzen ahalegintzen dira. 1998an, Errusia bilera hauetan parte hartzen hasi zen eta G8 deitu diote ordutik, baina iazko martxoan, Ukrainako krisia dela medio, Errusiarekiko hartu-emanak hondatu ziren eta Errusiak bilera hauetan parte hartzeari utzi zion.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa