Mundua
Kuba-AEB
Erredakzioa
Maduroren arabera, agerian geratu da "blokeo ekonomiko kriminalaren porrota". Adituen ustez, Caracasek ere estrategia aldatu beharko du.
Inperialismoaren kontrako manifestazioa, Caracasen. Argazkia: Efe
Presoen trukearen ostean Kubaren eta AEBren arteko harreman diplomatikoek hobera egin eta gero, Venezuelako Gobernua da Washingtonekin harreman okerrenak dituen herrialde amerikarra. Gainera, Venezuelak gogortu egin du AEBren inperialismoaren kontrako jarrera, Etxe Zuriak funtzionario venezuelarren kontrako isunak iragarri baititu.
Nicolas Maduro agintari venezuelarrak AEB "nazioarteko auzitegietara" eramatea eskatu zuen duela bi egun, eta gaur begi onez jo du Kubarekin lortu duen akordioa; izan ere, horren ustez, Obamak aitortu egin du "blokeo ekonomiko kriminalaren porrota".
Jorge Arreaza Venezuelako presidenteordeak ere txalotu egin du erabakia, eta "AEBk hegoaldearekin duen atzerri politikan sakoneko aldaketa" egitea espero du, "Karibeko herrialdeekin duena bereziki".
Bestalde, Nicmer Evans aditu chavistak adierazi duenez, AEBren eta Kubaren mugimendu horrekin, "Venezuelako Gobernua, inperialismoaren kontrako bandera bere egiten dutena, lekuz kanpo geratu da nazioarteko agertoki politikoan".
Iruzkingilearen ustez, orain Madurok "AEBrekin duen harremanaren estrategia eta diskurtsoa aztertu behar du", anti-inperialismoan oinarritutako Aliantza Bolivartarra (ALBA) osatzen duten herrialdeen politika orain ulertezina delakoan.
AEBren eta Venezuelaren harremanak 1999an hasi ziren gaiztotzen, Hugo Chavezek agintea hartu zuenean, eta horien arteko harreman diplomatikoak merkataritza alorrera mugatzen dira, duela lau urte enbaxadoreak kanporatu ondoren.
poratu ondoren.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa