18:36

Mundua

Kuba-AEB

AEBrekiko harremana hobetzeko neurriak iragarri ditu Raul Castrok

Erredakzioa

AEBk eta Kubak harreman diplomatikoak berrabiatu dituztela jakitera eman du Castrok, baina azpimarratu du blokeoak indarrean jarraitzen duela, eta berau bertan behera uztera deitu du Obama.

9:12
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

AEBk eta Kubak harreman diplomatikoak berrabiatu dituztela jakitera eman du asteazken honetan Raul Castro Kubako presidenteak eta, horrekin batera, Estatu Batuekiko harremana hobetzeko neurriak iragarri ditu Kubako presidenteak. Hala ere, Castrok azpimarratu egin du blokeoak indarrean jarraitzen duela, eta berau bertan behera uztera deitu du Obama.

''Harreman diplomatikoak berrabiatzea adostu dugu; baina horrek ez du esan nahi funtsezkoena konpondu dugunik: ekonomia, merkataritza eta finantza arloko blokeo bertan behera geratu behar da; min handia egiten dio gure herriari??, adierazi du Castrok, Habanako telebistan egindako agerraldian.

Kubako presidenteak adierazi duenez, jakin badakite blokeo horren neurriak lege egin dituela AEBko Kongresuak eta, hala, ??horren aplikazioa aldatzea?? eskatu dio Obamari. Halaber, ??bi herrialdeen arteko harremanak murrizten dituzten hainbat oztopo?? bertan behera uztea eskatu du, bereziki bidaiei, postari eta telekomunikazioei dagozkienak.

Castro telebistan hitz egin ari zen unean, Barack Obama AEBko presidentea ere agerraldia egin zegoen, Alan Gross estatubatuarra bertara iritsi eta minutu gutxira. Bertan jakitera eman duenez, Kubari 1961 urtean ezarritako blokeoa kentzea proposatu dio asteazken honetan Kongresuari.

Izan ere, AEBk eta Kubak akordio historikoa lortu dute asteazken honetan, presoak elkar trukatzeko, eta, ondorioz, Barack Obama presidente estatubatuarrak Kubarekin negoziazioak abiatzea agindu du, harreman diplomatikoa normalizatzeko.

Epe luzerako elkarrizketa

Habanako hitzaldi horretan, Castrok berretsi egin du AEBko Gobernuarekin ??epe luzeko elkarrizketa?? izateko asmoa, eta elkarrizketa hori errespetuzkoa izan behar duela azpimarratu du. Hala, harreman horrek ??berdintasun subiranoan oinarrituta?? egon behar duela eta ??nazio independentziari muzin?? egin behar ez diola esan du Kubako presidenteak.

Castrok, baina aitortu egin du bi lurraldeetan ??alde handia?? dagoela hainbat kontzepturen inguruan eta, besteak beste, ??subiranotasun nazionala, demokrazia, Giza Eskubideak eta kanpo politik?? aipatu ditu.

Vatikanoaren laguntza

Bere agerraldian, ''Kubaren eta AEBren arteko harremanen hobekuntzan'' Vatikanoak eta Frantzisko Aita Santuak eskainitako babesa eskertu du Castrok eta, horrekin batera, eskerrak eman dizkio Kanadako Gobernuri, bi herrialdeen artean ??goi mailako?? elkarrizketak errazteagatik.

Presoak aske

Presoei dagokionez, Castrok baieztatu egin du 1998etik AEBn zauden hiru agente kubatarrak jada irlan daudela. ??Fidelek (Castro) 2001ean agindu zuen itzuliko zirela, eta hala izan da. Gaur iritsi dira gure aberrira Gerardo (Hernandez), Ramon (Labañino) eta Antonio (Guerrero)", esan du Raul Castrok Habanako telebistan zuzenean eman duten agerraldian.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena