18:25

Mundua

AEB-Kuba

Obama: '50 urteko isolamenduak ez du funtzionatu'

Erredakzioa

AEBko presidenteak Kubari duela 53 urte ezarritako blokeoa kentzea proposatu dio Kongresuari.

14:53
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Barack Obama AEBko presidenteak Kubari 1961 urtean ezarritako blokeoa kentzea proposatu dio asteazken honetan Kongresuari.

Agintariak premiazko agerraldia egin du telebistan, eta, horretan, Kubarekin negoziazioak abiatzea agindu duela azaldu du, bi herrialdeen arteko harremanak normalizatzeko.

AEBk eta Kubak presoak elkar trukatzeko akordio historikoa lortu dute, eta horrek ekarri du bi herrialdeen artean jarrerak gerturatzea.

"50 urteko isolamenduak ez du funtzionatu", aldarrikatu du Obamak, eta AEBk Kuban abiatutako politikek "porrot" egin dutela esan du hainbatetan.

Kuban Alderdi Komunistak gobernatzen duen arren, AEBk Txinarekin ere harreman diplomatikoak dituela gogorarazi du Obamak.

Beste hainbat neurriren artean, Kuban enbaxada bat irekitzea eta hainbat goi-kargudun uhartea bisitatzea agindu du presidenteak.

Halaber, merkataritza eta bidaietarako mugak arinduko ditu, eta, horren ondorioz, estatubatuarrak Kubara joan ahal izango dira, eta bertan euren kreditu txartelak erabili ahal izango dituzte.

Bi gobernuek osasunari, migrazioari, narkotrafikoari buruzko elkarrizketak ere abiatuko dituzte.

Bestalde, AEBk terrorismoa sustatzen duten herrialdeen zerrendatik kenduko du Kuba.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena