Mundua
Inteligentziako buruzagia
Erredakzioa
Terrorismoko susmagarriei aplikatutako galdeketa teknikak “legezkoak” zirela adierazi du CIAko zuzendariak. Hala ere, “ez zegoen erantzun errazik”, onartu du Brennanek.
2001eko irailaren 11ko atentatuen ostean AEBetako inteligentzia zerbitzuek egindako lana defendatu du gaur John Brennan CIAko zuzendariak. Horrela, terrorismoko susmagarriei aplikatutako galdeketa teknikak “legezkoak” zirela adierazi du Brennanek.
AEBetako Inteligentzia Agentziaren (CIA) egoitzan, Langleyn (Virginia), agerraldia egin du Brennanek. Senatuko Inteligentzia Batzordeak egindako txostenari erantzun dio CIAko zuzendariak. Txostena aste honetan argitaratu dute.
Bost urteko ikerketa egin eta gero, CIAk galdeketa “basatiak” egin zituela ziurtatu du txostenak. 2001eko irailaren 11ko eraso terroristen ostean agentziako agenteek torturak egin zituztela aditzera eman du ikerketak. Era berean, metodo eraginkorrak izan ez direla ondorioztatu du.
Atentatuen aurrean “erantzun errazik ez” zegoela defendatu du Brennanek. Inteligentziako buruzagiaren hitzetan, AEBetako agintariek agindutako atxiloketa eta galdeketa programa martxan jartzeko “prest ez zegoen” CIA.
Brennanek ezohiko hitzaldi batean onartu duenez, CIAko agenteek praktika “gaitzesgarriak” erabili zituzten kasu batzuetan, baina agentziako langileen “gehiengo zabal” batek “gure nazioari zerbitzatzeko eskatutakoa egin zuen”.
Bin Laden aurkitzeko informazio “baliagarria”
Brennanek azaldu duenez, atxilotu askok informazio “erabilgarria eta baliagarria” eman zuten, baina aitortzak galdeketa teknika “basati” horien ondorio izan ote ziren jakitea ezinezkoa dela zehaztu du.
Osama Bin Laden Al Kaidako buruzagia Pakistanen, 2011n, topatu eta akabatzeko operazioan atxilotuek emandako informazioa “erabili” zutela azpimarratu du Brennanek, nahiz eta Senatuaren txostenak hori zalantzan jarri.
Hala ere, galdeketa teknika horiek debekatzeko bere garaian, 2009an, Barack Obama presidenteak hartutako erabakia “erabat” babesten duela esan du CIAko buruzagiak, baina “torturak” direnik ez du onartu.
nartu.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa