18:53

Mundua

Asanblada Nazionala

Palestinako Estatua aitortzea eskatu du Frantziako Parlamentuak

Erredakzioa

Palestinako Estatua onartzea Gobernuari eskatzeko ebazpen ez loteslea babestu dute Frantziako diputatuek. Duela aste gutxi Erresuma Batuko eta Espainiako ganberek gauza bera egin zuten.

  • Frantziako Parlamentua bozketaren ostean. Argazkia: EFE

    Frantziako Parlamentua bozketaren ostean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Palestinako Estatua onartzea Gobernuari eskatzeko ebazpen ez loteslea babestu dute gaur Frantziako diputatuek gehiengo zabal batekin. Duela aste gutxi Erresuma Batuko eta Espainiako ganberek gauza bera egin zuten.

Testuak aldeko 339 boto jaso ditu. Alderdi Sozialistak, komunistek eta ekologistek babesa eman diote. Ekimenak kontrako 151 boto izan ditu. UMP kontserbadoreak eta zentristek aurkako botoa eman dute.

Eskuineko parlamentari ugarik ez dute bozketan parte hartu, nahiz eta Palestinako Estatuaren aldekoak izan. Ebazpena aurrera ateratzeko unerik egokiena ez zela uste zuten eskuineko diputatu horiek.

Europaren presioa

Horrela, negoziazioari berriz ekiteko presioa egin nahi dio Europak Israeli. Palestinako Estatua aitortu zuen Europar Batasuneko aurreneko herrialdea Suedia izan zen. Ondoren, Espainiako eta Erresuma Batuko parlamentuek gauza bera egitea eskatu dute.

NBEko 193 herrialdeetatik 135ek Palestinako Estatua onartu dute orain arte.

Bake prozesuaren etenaldia ikusita, bide horren alde agertu zen Federica Mogherini EBko diplomaziaren buruzagia.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena