11:15

Mundua

Bideoa

Estatu Islamikoak jihadera deitu ditu Frantziako musulmanak

Erredakzioa

Frantziako Estatuko herritarren kontra "armak, autoak eta pozoia ere" erabiltzeko deia egin die.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Estatu Islamikoko hiru ustezko kide frantziarrek jihadarekin bat egiteko deia egin diete Frantziako Estatuko musulmanei, Interneteko foroetan zabaldutako bideo batean.

Itxura epikoko eta propagandistikoko bideo horretan, jihadista frantziarrak suaren ondoan ageri dira, pasaporteak erretzen.

Gero, horietako hiru ikus-entzuleei zuzentzen zaizkie, aurpegia estalita duten kide batzuen ondoan, eta mehatxuak egiten dizkiote Frantziari, bertan atentatuak egiteko deia egitearekin batera.

"Zeren zain zaudete? Zergatik ez duzue emigratu? Baliteke egunen batean mugak ixtea, eta orduan malkoak eta atsekabea bakarrik geratuko dira. Honaino iristeko bidea erraza da", adierazi du Abu Osama al-Faranci izena omen duen batek.

Beste batek, Abu Maryam al-Faranci delako batek, "erosketak egitera joaten direnean ere arriskuan" egongo direla ohartarazi die Frantziako Estatuko herritarrei, eta bertan emakume musulmanek niqab aurpegia estaltzeko errezela erabiltzeko dituzten mugak salatu ditu.

Azkenak, Abu Salman al-Farancik, berriz, Frantziako Estatuko herritarren kontra "armak, autoak eta pozoia ere" erabiltzeko deia egin die musulmanei.

Bideoa tentsio handiko une batean argitaratu dute. Izan ere, Peter Kassig estatubatuarraren eta 18 siriarren hilketa erakusten duen bideoan bi herritar frantziar ageri dira, Maxime Hauchard eta Mickael Dos Santos, eta horrek hautsak harrotu ditu.

Agintarien arabera, Frantziako Estatuko 1.100 herritar inguru daude jihadisten sareetan sartuta, eta horietako 380 Siriara edo Irakera joan dira.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena