07:44

Mundua

Israel

Sei lagun hil dituzte Jerusalemgo sinagoga batean izandako tiroketan

Erredakzioa

Hildakoen artean ustezko erasotzaileetako bi daude, eta zortzi lagun zauritu dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gutxienez sei pertsona hil dira, ustezko bi erasotzaile tartean, Jerusalem mendebaldeko Har Nof auzoko sinagoga batean izandako tiroketan, Israelgo telebista ofizialak jakitera eman duenez.

Osasun zerbitzuen arabera, zortzi lagun zauritu dira, eta batzuk larri daude, ustez palestinarrak ziren bi gizonezkok, eskuetan labanak, aizkorak eta pistolak zituztela, sinagogan sartu eta errezatzen ari zirenei eraso egin ostean.

Poliziak lau israeldarren eta bi erasotzaileen heriotza baieztatu du, eta eraso terroristatzat jo du gertatutakoa. Baieztatuko balitz, Bigarren Intifadatik Jerusalemen izan den bigarren eraso larriena izango litzateke.

"Bi terrorista Har Nof auzoko sinagogan sartu dira. Aizkoraz, labanaz eta pistolaz egin dute eraso. Errezatzen ari ziren lau pertsona hil dira. Polizia bertaratu da eta terroristak hil ditu tiroka", adierazi du Luvba Samri Poliziaren bozeramaileak.

Palestinarren eta israeldarren arteko tentsioa areagotzen ari da uztailean muturreko hiru juduk Jerusalemen adingabe bat hil zutenetik.

Horren ondoren, palestinar batek errabino ultranazionalista bat tirokatu zuen eta oso larri zauritu zuen Jerusalemen bertan. Errabino horrek Meskiten Zabalgunearen izaera aldatu nahi zuen.

Aldaketa posible horren inguruko zurrumurruek, Israelek musulmanei ezarritako mugek eta judu ultranazionalistek Meskiten Zabalgunera Poliziaren babesean egiten dituzten bisitek are gehiago gordindu dute egoera.

Netanyahuren eta Abasen erantzunak

"Gogor erantzungo diogu errezatzera zihoazen juduen hilketari", adierazi du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak. Gainera, erasoa Hamasen eta Mahmud Abas Palestinako Aginte Nazionaleko presidentearen probokazioaren eta nazioarteko komunitatearen axolagabekeriaren ondorio izan dela salatu du. Abasek, baina, gaitzetsi egin du erasoa.

Hamasek dio israeldarren erasoen erantzuna dela

Hamas mugimenduak, bere aldetik, israeldarren erasoen "erantzun" gisa hartu du, Palestinako autobus-gidari bat urkatuta hil izanari eta Al Aksa meskitaren kontrako krimenei erantzuteko modu gisa.

Enfrentamenduak

Sinagogako hilketen ostean, enfrentamenduak egon dira Jabal al Mukaberren, Jerusalem Ekialdeko auzoan, ustezko erasotzaileen jaiolekuan. Israelgo indarren eta palestinarren arteko borrokak izan dira bertan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena