Mundua
2017
Erredakzioa
Erresuma Batua Estatu kide izaten jarraitzea nahi baldin badu, EBk Londresekin dituen akordioak aldatu beharko ditu eta “mamitsua” den zerbait barneratu beharko du, Atzerri ministroak adierazi duenez.
Erresuma Batuko Parlamentua. Artxiboko irudia: EiTB
Erresuma Batua Estatu kide izaten jarraitzea nahi baldin badu, EBk Londresekin dituen akordioak aldatu beharko ditu eta “mamitsua” den zerbait barneratu beharko du, Philip Hammond Atzerri ministroak adierazi duenez. “Gustatu ala ez” Batasunak aldatu beharko du, erantsi du.
Hammond Alderdi Kontserbadorearen sektore euroeszeptikoaren kidea da. “Kez beteriko egongeletan traturik ezin dela egin jakingo dute Europako lagunek”, esan du Erresuma Batuko Parlamentuan. “Herritarrentzako mamitsua den zerbaitekin heldu beharko dira”, ziurtatu du.
Beharrezkoa duten “funtsezko aldaketa atzerazina erreforma hori den erabaki beharko du Erresuma Batuko herriak”, iragarri du Atzerri ministroak. “Erresuma Batuaren etorkizuna Europar Batasunean ote dagoen erabakiko dute”, erantsi du. “Espero baino lehen akordioak aldatu beharko ditu Europar Batasunak, gustatu ala ez”, azaldu du.
Gehiengo zabala
Hammondek hitza hartu eta gero, Parlamentuko gehiengo zabal batek legea onartu du. Horrela, 2017an boterean dagoen Gobernuak erreferenduma antolatu beharko du.
Nahiz eta Alderdi Laborista bozketan abstenitu, Gobernuaren proposamenarekin ados ez daudela azaldu du Douglas Alexander Atzerri bozeramaileak.
Alexanderren ahotan, tankera honetako lege bat “ez dago interes nazionalaren barruan”, iragarri ezinezko ondorioak izan ditzakeelako enpleguan eta nazioartearen inbertsioan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa