Mundua
NBE-REN ARABERA
Erredakzioa
Gatazka horretan hil diren pertsonen kopurua txosten berezi batean zehaztuko du NBEk etorkizunean.
Siria erasoak
200.000 lagunetik gora hil dira Siriako gerra zibilean, gaur Nazio Batuen Erakundeak (NBE) jakitera eman duenez. Gatazka horretan hil diren pertsonen kopurua zehatzago jasoko du NBEk datozen hilabeteetan argitaratuko duen txosten batean.
“Oraindik ez dakigu emaitza zein izango den, baina 2011ko martxoan Siriako Gobernuko segurtasun indarrek manifestari bat hil zutenetik 200.000 pertsona baino gehiago hil direla aurreratu dezakegu”, azaldu du Zeid Ra’ad Al Husein NBEko Giza Eskubideen goi-ordezkariak.
Estatistika horretaz gain, NBEk Irakeko gatazkan hil diren pertsonen kopurua ere aztertuko du datozen asteetan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa