11:11

Mundua

Erreferenduma Eskozian

Londresek gaur iragarriko du Eskoziari botere gehiago emateko plana

Erredakzioa

Irailaren 18ko erreferenduma egin baino lehen, Erresuma Batuko hiru alderdi nagusiek (kontserbadoreak, laboristak eta liberalak) Eskoziari botere gehiago ematea promestu zuten.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erresuma Batuko Gobernuak gaur zehaztuko du Eskoziari eskuduntza fiskalak emateko prozesua.

George Osborne Ogasun ministroaren esanetan, Londres beste hainbat arlotako eskuduntzak ere ematea aztertzen ari da, etxebizitza eta udal zergei dagozkienak, kasu.

Irailaren 18ko erreferenduma egin baino lehen, Erresuma Batuko hiru alderdi nagusiek (kontserbadoreak, laboristak eta liberalak) Eskoziari botere gehiago ematea promestu zuten, baldin eta eskoziarrek independentzia errefusatzen bazuten.

Azkenean, eskoziarren % 55ek Erresuma Batuan jarraitzearen alde bozkatu zuten, eta % 45ek independentziaren alde.

Besteak beste, zerga politika eta zerbitzu publikoen kudeaketa transferitzea promestu zuten Erresuma Batuko alderdi nagusiek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena