10:06

Mundua

Siria

AEBk Estatu Islamikoaren postuei eraso egin diete, Kobanitik gertu

Erredakzioa

Bestalde, Turkiak kurduei babesa emateari uko egin dio oraingoz.

1:27
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

AEBko armadak Estatu Islamikoaren postuen kontrako aire erasoak egin ditu, Kobani hiritik gertu.

Turkiako Gobernuak kurduei babesa emateari uko egiten dio oraingoz. AEBk gidatutako nazioarteko aliantzak Estatu Islamikoarekiko duen jarrera argitzeko eskatu dio Turkiari. Yalçin Akdogan lehen ministro ordeak Turkiako telebista kate bati eskainitako elkarrizketan adierazi zuen herrialdek armadak ez zuela koalizioaren "mertzenario" gisa jardungo.

Bestalde, larunbat goizean kurduek jihadisten eraso bati aurre egin diete. Jihadistak Turkiako mugako postua bereganatzen saiatu dira, baina ez dute helburua lortu.

Estatu Islamikoaren eta kurduen arteko erasoak

Estatu Islamikoaren (EI) eta Siriako kurduen arteko liskar gordinek ez dute etenik izan gau osoan, Kobani Siriako iparraldean kokatutako hiria eskuratzeko lehian, Giza Eskubideen Behatoki Siriarrak (GEBS) jakinarazi duenez.

GEBSren arabera, Herri Kurduaren Babes Unitateek jihadisteen kontra egin dute, Kobaniko sortaldeko auzoetan sar ez zitezen.

Gainera, nazioarteko abiazioaren koalizioak EIk kontrolpean dituen zenbait gune bonbardatu ditu.

Turkian sartu

NBEk soldadu kurduak eta haien armak sartzen uztea eskatu dzion Turkiari publikoki, Kobani hiria hobeto defenda dezaten.

"Turkiako agintariei boluntarioak eta haien armak hirian sartzea baimentzea eskatu nahi diegu, euren defentsan ere lagun dezaten", esan zuen Ginebran Staffan de Mistura NBEren Siriako ordezkari berezia.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena