Mundua
EBn lehen herrialdea
Erredakzioa
Europar Batasunaren kide bezala erabaki hori hartzen duen lehen herrialdean bihurtuko da Suedia.
Hainbat haur Gazan, suntsitutako eskola baten ondoan. Argazkia: EFE
Stefan Sofven Suediako lehen ministroak osatu berri duen zentro ezkerreko Gobernuak Estatu palestinarra aitortuko duela iragarri du. Modu horretan, Europar Batasunaren kide bezala erabaki hori hartzen duen lehen herrialdean bihurtuko da Suedia.
Nazio Batuen Asanblea Nazionalak Estatu palestinarra “automatikoki” aitortzea erabaki zuen 2012an, baina Europar Batasunak eta Batasuna osatzen duen herrialde gehienek ez dute oraindik Palestina estatu gisa aitortu.
“Israelen eta Palestinaren arteko liskarrak bi estatu sortuta soilik konpondu daitezke. Nazioarteko arauekin bat osatutako estatuekin”, esan du Lofvenenk Parlamentuan eman duen hitzaldian.
“Bi estaturen konponbideak bien arteko errekonozimendua esan nahi du, eta elkarbizitza baketsua izateko gogoa. Hori dela eta, Suediak Estatu palestinarra aitortuko du”, gaineratu du.
Gobernu berriaren erabakiak bultzada emango die Palestinaren asmoei. Nazioartean, Suedia nazioarteko gaietan bitartekari ezaguna da, eta beraz, atzerriko gaiekin esperientzia duen ahotsa. Beste herrialde batzuk Suediak hartutako bidea jarraitzea espero da.
Suediaren erabakiak, ordea, Israelen kritikak piztu ditzake, eta AEBk eta Europa Batasunak asmo horiengandik urrun mantentzeko asmoa har lezakete.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa