Mundua
Irak
Erredakzioa
David Cameron lehen ministroak Parlamentu britainiarraren babesa jaso zuen AEBk gidatutako aire erasoetara batzeko.
David Cameronek Irak erasotzeko Parlamentuaren babesa jaso zuen. Artxiboko irudia: EFE
Erresuma Batuak Estatu Islamikoaren kontrako erasoak hasi ditu Iraken, Parlamentu britainiarrak AEBk gidatutako aire erasoetara batzeko baimena eman ondoren.
David Cameron Britainia Handiko lehen ministroak jihadisten kontrako borrokak hasteko baimena eskatu zion Parlamentuari, eta ekimena aurrera atera zen aldeko 524 botorekin eta kontrako 43rekin.
Cameronek AEBk Estatu Islamikoaren kontra Iraken hasitako aire erasoetara batzeko baimena eskatu zuen. Estatubatuarrek abuztuaren 8an hasi zituzten erasoak eta geroztik hainbat herrialdek egin dute bat amerikarrekin, tartean zenbait herrialde arabiarrek. Irakeko Gobernuak laguntza eskatu zion Erresuma Batuari.
Britainia Handiko Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez, Britainiako Armadako bi hegazkin Zipreko base militarretik atera dira.
"Tornado hegazkinak Irak gainean dabiltza eta jomugak zehazten zaizkienean erasoak egiteko prest daude", gaineratu du.
"Segurtasun arrazoiak tarteko, ezin dugu zehatz-mehatz esan nondik nora dabiltzan, baina pozik gauden beren erreakzio denboragatik", adierazi du Defentsa Ministerioak ohar batean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa