Mundua
Estatu Islamikoa
Erredakzioa
Gutxienez 19 pertsona hil ditu nazioarteko koalizioak bart egindako erasoan.
Soldaduak Sirian. Argazkia: Efe
AEB buru duen nazioarteko koalizioak 19 pertsona hil ditu bart Estatu Islamikoaren (EI) kontra Siriako Deir ez-Zor eta Al Hasaka probintzietan egin dituen bonbardaketetan, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak jakitera eman duenez.
Biktimak muturreko islamisten taldeko 14 kide eta bost zibil dira, tartean adingabe bat. Ustez Estatu Islamikoaren esku zeuden kuartelen eta petrolio-findegien kontrako erasoetan hil dira denak.
AEBk jakitera eman duenez, 13 eraso egin dituzte gerra-hegazkinak baliatuz, eta piloturik gabekoak ere erabili dituzte. Petrolio-findegiak muturreko islamisten esku zeudela zehaztu dute.
Hala ere, gobernuz kanpoko erakunde horrek salatu du erasoetako batek zibilen esku zegoen findegi bat jo duela, Ashara inguruan.
Bonbardaketak Siriara zabaltzea pentsatzen ari da Frantzia
Jean-Yves Le Drian Frantziako Defentsa ministroak berretsi du Estatu Islamikoaren kontra egiten ari diren erasoaren lehentasuna Iraken dagoela, baina bonbardaketak Siriara zabaltzea pentsatzen ari direla aitortu du.
"Koalizio batean gaude, eta lana banatzen dugu", adierazi du Le Drianek RTLri eskainitako elkarrizketa batean.
Sirian bonbardaketak egiteko asmoa ote duten galdetuta, horretan pentsatzen ari direla, baina epe motzean ez dutela halakorik egingo jakinarazi du.
Frantziak ez dio bonbardaketekin Baxar al-Asaden Gobernuari mesederik egin nahi, eta horren arriskuaz ohartuta, zuhur jokatzen ari dira.
Estatu Islamikoak Herve Gourdel mendizale frantziarra bahitu eta hil ondoren, Le Drianek esan du ekintza horren helburua "beldurra" eta "ezegonkortasuna" zabaltzea dela. Horregatik, frantziarren "erantzuna batasun nazionala eta odol hotza" izan behar dela azpimarratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa