20:27

Mundua

Erreferenduma Eskozian

Isabel II: 'Eskoziagatiko maitasunak batzen ditu britainiarrak'

Erredakzioa

Herrialdeak “aurrera jarraitzeko” desioa erakutsi du erreginak, independentzia-erreferendumaren ostean.

  • Isabel II

    Isabel II. erregina. Artxiboko irudia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

“Eskoziagatiko maitasuna” da britainiarrak batuta mantentzen dituena, esan du Isabel II. Erreginak, independentzia-erreferendumaren ostean.

Erreginak hauteskunde-eguna Balmoraleko erresidentzian pasatu du, Eskozian. Bertatik jarraitu du plebiszituaren prozesua.

“Eskozian eta beste leku batzuetan, gaur sentimendu biziak izango dira. Familien, lagunen eta bizilagunen artean. Hori da, noski, herrialdean disfrutatzen dugun tradizio demokratikoaren izaera”, adierazi du, ohar batean.

“Eztabaiden eta hausnarketa prozesuen hainbat hilabeteren ostean, erreferendumaren amaiera ezagutuko dugu. Erresuma Batu osoan errespetatuko dugun emaitza izango da”, nabarmendu du Isabel II.ak.

Arratsaldeko azken orduan, alderdi politikoetako buruzagiek dagoeneko balorazioa egin ostean, herrialdeak “aurrera egiten jarraitzeko” desioa erakutsi du erreginak.

“Denok dugu Eskoziagatiko maitasun iraunkorra. Batuta mantentzen laguntzen digun gauzetako bat da”, adierazi du Isabel II.ak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena