Itxi

Mundua

Independentzia-erreferenduma

Obama poztu egin da Eskoziako erreferendumeko 'ezetza' jakitean

Erredakzioa

AEBko presidenteak eskoziarrak zoriondu ditu “demokrazia jarduera osoagatik eta indartsuagatik”.

  • Barack Obama

    Barack Obama AEBko presidentea. EFE

Barack Obama AEBko presidentea poztu egin da Eskoziako independentzia-erreferendumaren emaitzak (ezetza izan da garaile) jakin dituenean. Halaber, eskoziarrak zoriondu ditu “demokrazia jarduera osoagatik eta indartsuagatik”.

“Eskoziako independentziari buruzko erreferendumaren emaitzez poztu gara”, esan du Obamak, Etxe Zuriak zabaldutako ohar batean.

Obamaren hitzetan, “eztabaidaren eta deliberazio baketsuen bitartez, eskoziarrek Eskoziak Erresuma Batuari eta munduari egindako ekarpen handiak gogorarazi dizkie munduari, eta Eskozia Erresuma Batuaren barruan mantentzea babestu dute”.

Gobernuburuak esan duenez, Washingtonek ez du Erresuma Batua baino “aliatu estuagorik”.

“Britainia Handiko eta Ipar Irlandako jende guztiarekin dugun harreman berezia izaten jarraitu nahi dugu, munduak aurka egin beharreko erronkei aurre egiten diegun bitartean”, azaldu du Obamak, oharrean.