08:21

Mundua

Eskozia

Salmondek porrota onartu eta 'kanpainaren promesak betetzea' espero du

Erredakzioa

Eskoziako ministro nagusiak "herriaren epaia" errespetatzen du; kanpaina eta erreferenduma nolakoak izan diren nabarmendu du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiak Eskoziaren independentziarako erreferendumean izandako porrota onartu du, herritarren epaia errespetatzen duela esan du eta gauza bera egiteko eskatu die independentziaren aldekoei. Proposatutako lan-egutegia errespetatzea eskatu dio Salmondek Londresi, eta Legegintzaldia amaitu aurretik (2015eko maiatzean bukatuko da) Parlamentu britainiarrean aurrekaririk ez duen autogobernua bermatuko duen lege egitura aurkeztea espero duela gaineratu du.
Edinburgon egindako ekitaldi batean, bere aldekoen txaloak jaso ostean, Salmondek "independentziaren aldeko 1,6 milioi botoak" eskertu ditu, eta kanpaina eta erreferenduma nola garatu diren nabarmendu du.
Alex Salmondek "eskoziarren erabakia" errespetatzeko eskatu die eskoziarrei, eta kanpainan zehar autogobernuaren eta finantzaketaren inguruan egindako promesak betetzeko eskatu die politikari britainiarrei.
Eskoziako ministro nagusiak Eskoziako erreferendumean izandako datuen berri emateko prentsaurrekoan egin ditu adierazpen horiek, eskoziarren gehiengoak independentziari ezetz esan diola jakin eta gero.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena