08:20

Mundua

Eskoziako Erreferenduma

Cameronek Eskoziari autonomia gehiago emango diola hitzeman du

Erredakzioa

Downing Streeteko erresidentziaren atarian azaldu duenez, eskumenak itzuliko dizkio zerga eta Ongizate alorrean, eta urtarrilerako legedia berria martxan izatea espero du.

1:52
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

David Cameron Britainia Handiko lehen ministroak hitza beteko duela eta Eskoziari autonomia gehiago emango diola adierazi du.

Downing Streeteko erresidentzia ofizialaren atarian azaldu duenez, Britainia Handiko alderdiek Eskoziari eskumenak emateko konpromisoa hartu zuten, eta hala egingo dute. Eskumen horiek zerga eta Ongizate alorrekoak izango dira, eta urtarrilerako legedia berria martxan izatea espero du.

Bestalde, lehen ministroa gustura agertu da Eskoziako herritarrek "lau nazioen" batasunaren alde egin dutelako, independentziari buruzko erreferendumean ezezkoak irabazi ostean.

"Emaitza argia argia izan da", eta herrialdea gobernatzeko aukera berri bat irekiko du, gaineratu du.

"Erresuma Batuak elkartuta aurrera egiteko unea da", adierazi du lehen ministroak. Era berean, argi adierazi du "zuzen" jokatu zutela "SNPk Gobernuan duen gehiengoa errespetatu eta Eskoziako herritarrei hitza emanda".

Hala eta guztiz ere, aurrerantzean "errepikapenik" ez dela egongo azpimarratu du, "Eskoziako herritarren borondate argia entzun" dutela iritzita.

Botere gehiago lau nazioei

Cameronek azaldu duenez, Eskoziak botere gehiago izango duen moduan, Erresuma Batua osatzen duten gainerako nazioek ere (Ipar Irlanda, Gales eta Ingalaterra) ahotsa izan beharko dute dagozkien eskumenen inguruan.

"Boto-emaile horien eskubideak errespetatu, mantendu eta areagotu egin behar dira. Eskoziarekin akordio berria egitearekin batera, justuena izango litzateke Erresuma Batuko alde guztiei eragingo dien akordio berri bat egitea", Cameronen esanetan.

Hori horrela, Cameronek jakinarazi du badaudela proposamenak Galeseko Asanbladak botere gehiago izan dezan, eta Ipar Irlandako erakundeen "eraginkortasuna" areagotzeko lan egingo dutela.

"Eskoziarren ahotsa entzun dugu, orain Ingalaterrako milioika herritarrei ere entzun behar zaie", gaineratu du.

"Bihotza apurtu"ko lioke

Gainera, Erresuma Batuaren zatiketak "bihotza apurtu"ko liokeela aitortu du.

"Erreferenduma oso lehiatua izan da, pasio handiak piztu ditu, Eskoziako politika bizkortu du, eta Erresuma Batuko jendearen imajinazioa harrapatu du. Demokrazia zahar baten erakustaldi indartsu eta bizi gisa gogoratuko da atzokoa", azpimarratu du lehen ministroak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena