Mundua
Indarkeria nagusi
Erredakzioa
Britainia Handiko komunikabide garrantzitsuentzat lan egin duen kazetariak Gobernuagandik “abandonatuta” sentitzen dela esan du, eta haren bizitza “Estatu Islamikoaren” esku dagoela gaineratu du.
Albisteak (2)
Estatu Islamikoak John Cantlie Sirian bahitutako kazetari britainiarraren bideo bat zabaldu du ostegun honetan, jihadisten foroetan. Cantliek AEBetako eta Britainia Handiko Gobernuak kritikatu ditu, herritarrak aske uztea ez negoziatzeagatik. Halaber, horiek “abandonatuta” daudela nabarmendu du.
Itxura lasaiaz eta jantzi laranja batez, Cantliek esan du Europako Gobernu batzuek negoziatu dutela Estatu Islamikoarekin bahitutako herritarren askapena.
Britainia Handiko komunikabide garrantzitsuentzat lan egin duen kazetariak Gobernuagandik “abandonatuta” sentitzen dela esan du, eta haren bizitza “Estatu Islamikoaren” esku dagoela gaineratu du.
"Lend me your ears" (Arreta jarri ezazu) izenburupean, bideoan kazetaria mahai baten parean azaltzen da, eta hondo beltz batekin.
2012an iritsi zen Siriara
Aurkeztu ostean, Cantliek esan du Siriara 2012ko azaroaren iritsi zela, eta bertan Estatu Islamikoak behitu zuela azaldu du.
Cantliek “saio” jakin batzuk iragarri ditu, jendeari “egia” erakusteko, “mendebaldeko komunikabideak Estatu Islamikoarekin aurkako gerraren amildegia herrira gerturatzen saiatzen ari diren bitartean”.
“Afganistanen eta Iraken zorigaiztoko bi gerra izan ondoren, geure Gobernuak zergatik nahi du irabazi ezin den beste gatazka batean sartu?”, galdegin du.
"Behin eta berriz errepikatzen den historia"
Cantlieren hitzetan, “historia behin eta berriz errrepikatzen dela dirudi”. “Gauzak aldatzeko denbora badago, baina zuek, herritarrok, jarduten baduzue soilik”, gaineratu du.
“Bat egin ezazue neurekin hurrengo saioetan, eta harritu egingo zarete ikasiko dituzuen gauza guztiekin”, esan du, bideoaren azken uneetan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa