Mundua
Eskoziako Erreferenduma
Iratxe Etxebarria | Edinburgo
Baietzak edo ezetzak irabazi, Eskoziak ate bat ireki du. Legeen gainetik, akordioaren bidetik, galdeketari zilegitasuna ematen dion atea.
Neskatoak, Eskoziako jantzi tradizionalekin. Argazkia: Imanol Zuñiga
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Edinburgora nentorrela, 2008ko neguan Vienatik Pristinara egin nuen hegaldia etorri zait gogora. Atzerrian bizi ziren Kosovoko herritarrez beteriko hegazkin horretan konturatu nintzen urteetan itxaron zuten momentua iritsi zitzaiela. Independentzia egunean bere jaioterrian egon nahi zuten.
Edinburgorako bidaian, aldiz, euskaldunek eman didate atentzioa. Bat eta bi baino gehiago dira, Bilbon hasi eta Edinburgoraino bidelagun izan ditudanak.
Sare sozialen bidez jakin dut irailaren 18an Eskozian egongo diren euskaldunak esku biekin kontatu daitezkeenak baino gehiago izango direla. Baita katalanak ere. Beste modu batean esanda, galdeketa bat noiz egingo zain urteak daramatzaten herrietako herritarrak.
Baietzak edo ezetzak irabazi, Eskoziak ate bat ireki du. Legeen gainetik, akordioaren bidetik, galdeketari zilegitasuna ematen dion atea.
Erresuma Batuak Europar Batasuneko mapa aldatzeko giltza bere esku du. David Cameronek britaniarrei hitza eman die, berriro lehen ministro aukeratuz gero, Europar Batasunean jarraitzeari buruzko galdeketa egingo duela.
Baina hori baino lehen Eskoziak independentziaren alde bozkatzen badu, Bruselako agendan, krisi ekonomikoari estatu ez diren nazioen auzia gailenduko zaio. Eskoziako errezetak modu dotore eta zibilizatuan egin daitekeela erakutsi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa