Mundua
Errusia
Erredakzioa
Boto-emaileen % 70en babesa jaso du duela sei hilabete Ukrainatik independizatu eta Errusiarekin bat egin zuten lurraldeetan.
Krimeako hauteskundeak. Argazkia: Efe
Errusia Batuak, Vladimir Putin presidentearen alderdiak, irabazi ditu Krimeako eta Sebastopoleko hauteskunde legegileak.
Botoen % 55 baino gehiago zenbatu ostean, alderdi ofizialistak boto-emaileen % 71tik gorako babesa lortu du Krimeako Parlamenturako bozetan.
Errusia Batuarekin batera, Errusiako Alderdi Liberal Demokrata ultranazionalista egongo da Parlamentuan, botoen % 8 eskuratu baititu, gutxieneko % 5etik gertu. Gainerako alderdiak ez dira maila horretara iritsi, nazioarteak errusiartzat onartu ez duen lur eremu horretan.
Sebastopol portu hirian ere hauteskundeak egin zituzten atzo, eta Putinen alderdiak garaipen zabala lortu zuen Errusiar Federakundeko 85 eskualdeetako baten izaera duen lurralde horretan ere. 60.000 boto baino gehiago zenbatuta, botoen % 76tik gora Errusia Batuaren aldekoak ziren.
Krimeak Errusiarekin bat egiteko erreferendumean herritarren % 80k parte hartu eta boto-emaileen % 93k baietzaren alde egin ostean, atzoko hauteskundeetako parte-hartzea % 50etik gorakoa izan zen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa