Mundua
Eskozia
Erredakzioa
Manifestazioa egin dute Edinburgoko kaleetan barrena, eta bertan Eskoziako eta Ipar Irlandako protestanteek parte hartu dute.
Albisteak (5)
Informazio gehiago (1)
Ipar Irlandako unionistek manifestazioa egin dute larunbat honetan Eskoziako unionistekin batera Edinburgoko (Eskozia) kaleetan, Eskoziak Erresuma Batuan jarrai dezala eskatzeko.
Jai giroan egin dute manifestazioa, eta bidean danbor eta txirula hotsak entzun dira. Gutxi gorabehera 12.000 pertsonak parte hartu dute martxan, eta jaiaz gain, aldarrikapenerako tartea ere izan da. Irailaren 18ko erreferendumak euren kultura eta historia arriskuan jartzen dutela salatu dute.
"Zure historia kentzea da. Zer esango diezu gero zure bilobei?", adierazi du Jim Prenticek, Glasgow hiritik Edinburgoko manifestazioan parte hartzera joan den langileak.
Orangeko ordena 1795. urtean sortu zuten Ipar Irlandan, protestanteen interesak babesteko eta irlandar nazionalistek izan zuten gorakadari erantzuteko. Orain, eskoziarrei babesa eskaini nahi izan diete bizi duten egoera honetan, eta horretara joan dira Eskoziara.
Hori da, esaterako, Dave Hughes irlandarraren kasua. Eskoziarrei bere babesa ematen eta batasuna aldarrikatzen izan da Edinburgon: "300 urtez elkarrekin egon gara. Funtzionatu egiten du, beraz, zergatik hautsi?", adierazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa