Mundua
Erreferenduma
Erredakzioa
Edinburgoko Scottish Widows eraikinean hitzaldia eman du Erresuma Batuko lehen ministroak. Burujabetzarekin Eskozia liberatik at geratuko litzatekeela ohartarazi du Cameronek.
Albisteak (5)
Informazio gehiago (1)
Datorren asteko erreferendumean eskoziarrek independentziaren aldeko hautua egingo balute bihotza hautsiko lioketela adierazi du gaur David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak. Erresuma Batuko "familia" apurtuko luketela adierazi du.
Bestalde, Eskozia burujabe batekin diru-batasunak ez lukeela funtzionatuko ohartarazi du Cameronek Edinburgoko Scottish Widows eraikinean. Burujabetzarekin Eskozia libera esterlinatik at geratuko litzatekeela erantsi du lehen ministroak.
"Jendeak hauteskunde orokorrak bailira bezala har ditzakeela uste dut, erabaki bat hartu eta bost urte geroago beste bat har dezakeela kontserbadore madarikatuekin nazkatuta badago, ostikada eman eta gero berriz pentsatu. Baina hau guztiz desberdina da: ez da datozen bost urteetarako erabaki bat, datorren menderako erabaki bat baizik", ohartarazi du Cameronek.
Cameronek, Nick Clegg lehen ministroordeak eta Ed Miliband buruzagi laboristak Eskoziara joatea erabaki zuten atzo independentziaren kontrako kanpaina bultzatzeko. Azken inkesten arabera, baina, irailaren 18ko galdeketan independentziak irabaziko du.
"Iluntasunera jauzi"
Bestalde, lehen ministroak Erresuma Batutik ez bereizteko erregutu die eskoziarrei, eta independentziaren alde eginez gero "iluntasunera jauzi" egingo dutela ohartarazi die. Eskoziarentzako "etorkizun bikain" baten alde egiteko eskatu die Cameronek eskoziarrei. Irailaren 18ko emaitzarekin "atzera egiterik" ez dagoela nabarmendu du.
Cameronek artikulua idatzi du Daily Mail egunkarian. "Erresuma Batua baturik hobeto" dagoela azpimarratu du bertan lehen ministroak. "Gizabanako eta nazio bezala gauza harrigarriak egin ditugu", goraipatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa