Mundua
Erreferenduma
Erredakzioa
Gainera, lehen ministro britainiarrak ohartarazi die independentziaren alde eginez gero "iluntasunera jauzi" egingo dutela.
David Cameron Birtiania Handiko lehen ministroa. Argazkia: EiTB
Albisteak (7)
Informazio gehiago (1)
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak Erresuma Batutik ez bereizteko erregutu die eskoziarrei, erreferendumari erreferentzia eginez, eta independentziaren alde eginez gero "iluntasunera jauzi" egingo dutela ohartarazi die.
Cameronek artikulua idatzi du Daily Mail egunkarian, eskoziarrek irailaren 18ko erreferendumean Erresuma Batuan "geratzearen alde" bozka dezaten eskatzeko.
Gobernu kontserbadorearen buruak azpimarratu du munduan "inbidia eta miresmena" eragiten dutela Erresuma Batuak lortutako aurrerapenek, Osasun Zerbitzu Nazionalak eta estatuko pentsio sistemak, besteak beste.
"Erresuma Batua herrialde maitatua eta berezia da. Hori dago jokoan. Beraz, Eskoziako inork ez dezala zalantzarik izan, hemen gera zaitezten nahi dugu, ez dugu nazio familia hau zatitu nahi", gaineratu du.
Lehen ministroak azpimarratu du etorkizun hobea izango duela Eskoziak Erresuma Batuan geratzen bada, baina bereiztea erabakitzen badu "betiko" izango dela ohartarazi du.
"Ezetzaren aldeko botoak ez du esan nahi 'statu quo'aren aldeko botoa. Ez du esan nahi aldaketarik izango ez denik. Eskoziarentzat autonomia handiagoa izango dela esan nahi du", azpimarratu du buruzagi britainiarrak.
Kanpaina
Independentisten gorakadari aurre egite aldera, Cameronek, Ed Miliband laboristen buruak eta Nick Clegg lehen ministroorde eta buruzagi liberal demokratak gaurko zituzten lan guztiak alde batera utzi eta Eskoziara bidaiatzea erabaki dute.
Hirurek kanpaina egingo dute gaur Eskozia Erresuma Batuan gera dadin, baina bakoitzak bere aldetik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa