Mundua
Erreferenduma
Erredakzioa
Erabakia "eskoziarrei" dagokiela uste du erreginak, Buckinghameko Jauregiko bozeramaileak azaldu duenez.
Isabel II.a erregina. EiTB
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Isabel II.a Erresuma Batuko erregina "inpartziala" da hilaren 18an Eskozian egingo duten erreferendum independentistaren aurrean, Buckinghameko Jauregiko bozeramaileak azaldu duenez. Izan ere, erabaki hori "eskoziarrei" dagokiela uste du estatuburuak.
"Erreginaren inpartzialtasun konstituzionala gure demokraziaren oinarrietako bat da, Isabel II.ak bere agintaldian erakutsi duenez", gaineratu du bozeramaileak.
Horren esanetan, erregina "politikaren gainetik" dago, eta kargudun publikoek hori bermatu behar dute.
Egunkari britainiarren arabera, Isabel II.a kezkatuta dago azken inkestek independentziaren aldekoei ematen dietelako garaipena, baina Buckinghameko Jauregiak ukatu egin du.
"Erreginak erreferendumaren kanpaina baldintzatu nahi duela iradokitzen duten informazioak guztiz faltsuak dira; berorren maiestatearen ikuspuntua zera da, eskoziarrei dagokiela erabakitzea", nabarmendu du.
Buckinghameko Jauregiak adierazpen horiek egin baino lehen, Isabel II.a Eskozia independentearen erregina izateaz "harro" egongo litzatekeela esan zuen Alex Salmond Eskoziako ministro nagusi eta independentziaren aldekoen buruak.
Agintari eskoziarra erreginarekin batzartu zen duela bi aste, baina ez du zehaztasunik eman elkarrekin hitz egindakoaz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa