Mundua
Erresuma Batuen proposamena
Erredakzioa
George Osborne Erresuma Batuko Ogasun ministroak esan du "zergetan, gasturako boterean eta gizarte segurantzan tarte gehiago" izango dutela erreferendumean ezezkoak irabazten badu.
Albisteak (6)
Informazio gehiago (1)
George Osborne Erresuma Batuko Ogasun ministroak jakinarazi du datozen egunotan zerga-autonomia handitzeko plan bat aurkeztuko dutela, betiere Eskoziako erreferendumean ezezkoak irabazten badu.
"Datozen egunotan Eskoziari botere gehiago emateko plan bat ezarriko dugu, zergetan, gasturako boterean eta gizarte segurantzan tarte gehiago izan dezaten. Erreferendumean ezezkoak irabazten badu sartuko da martxan", adierazi du Osbornek BBC katean.
Eskoziako independentziaren aldekoek ezezkoari aurre hartu diote lehen aldiz (% 51-49), The Sunday Times egunkariak argitaratutako inkesta batean, baina irailaren 18an jakingo dute azken emaitza.
YouGov enpresak egin du ikerketa, eta bi puntuko aldea "berdinketa teknikoa" dela adierazi du, baina baiezkoak lehen aldiz ezezkoari irabazi diola aitortu du.
Osbornek aitortu du "argi" dagoela eskoziarrek autonomia gehiago nahi dutela, eta David Cameronen "toriek" eta Nick Cleggen liberaldemokratek (koalizioan gutxiengoa duen bazkidea) eta Ed Milibanden laboristek bat egin dute autonomia gehiago emateko.
"Datozen egunotan Eskoziari konpetentzia gehiago emateko plan bat helaraziko dugu. Zergen, gastuaren eta ongizate estatuaren inguruko eskumen gehiago izango dituzte", azaldu du. "Erreferendumean ezezkoak irabazten badu jarriko dugu indarrean", gaineratu du ministroak.
BBCn eskaini duen elkarrizketan, independentziaren arriskuak azpimarratzen saiatu da ministroa, eta aurreratu du ez dutela libera elkarrekin izango independentzia eskuratzen badute. "Horrek ez du baldintzarik: ez dugu libera konpartituko Eskozia Erresuma Batutik joaten bada", aitortu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa