Mundua
Gatazka
Erredakzioa
Errusiak, ordea, gezurtatu egin du akordiorik izan denik, Errusia ez dela gatazkan parte hartzen ari argudiatuta.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak eta Vladimiri Putin Errusiakoak "su-eten iraunkorra" adostu dute Ukraina ekialdeko eskualdeetarako, bi presidenteek telefono bidez hitz egin ostean Ukrainako Gobernuak jakitera eman duenez.
"Donbassen (Donetsk eta Luhansk hartzen dituen eskualdea) su-eten iraunkorra ezartzeko akordioa lotu dute telefono elkarrizketa horretan", adierazi du Ukrainako Gobernuak prentsa-ohar batean.
Prentsa oharrean azpimarratu dutenez, "ados jarri dira" gatazka armatua dagoen eremuan "bakea ezartzeko eman beharreko pausoen inguruan".
Errusiak gezurtatu egin du
Dmitri Peskov Kremlineko bozeramaileak, baina, ukatu egin du Putinek Poroxenkorekin su-eten iraunkorra adostu izana, Errusia ez dela gatazkan parte hartzen ari argudiatuta, RIA Novosti albiste-agentzia errusiarraren arabera.
"Putinek eta Poroxenkok milizien eta indar ukrainarren arteko su-eten bat adosteko eman beharreko pausoez hitz egin dute. Baina Errusiak ezin du su-etenik adostu, ez baita gatazkan parte hartzen ari", adierazi dio Peskovek agentziari.
Une egokian
Milizia errusiazaleek azken asteotan Ukraina ekialdean egin dituzten erasoaldi arrakastatsuen ostean iritsi da balizko akordioa. Izan ere, egun gutxitan Kieven esku zeuden hainbat herri berreskuratu dituzte eta hirugarren fronte bat ireki dute Donetsken.
Gainera, Europar Batasunak Errusiari Ukrainako krisian esku hartzeagatik isun gehiago jarri bezperan lortu dute akordioa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa