Mundua
Gatazka
Erredakzioa
Alemaniako Gobernuak baztertu du Ukraina une honetan NATOren kide izatea; Berlinentzat "ez dago eguneko gaien zerrendan", esan dute.
Albisteak (3)
Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentearen iritziz, oraindik posible da Ukrainan konponbide politikoa izatea, baina, ohartarazi du gerta litekeela gatazkak atzerabueltarik ez izatea, Errusiak Ukrainako ekialdean tentsioa areagotzen jarraituz gero.
"Oso egoera larrian gaude, egoera dramatikoan. Gerta liteke itzulerarik gabeko puntu batera heltzea. Tentsioa areagotuz gero, egoera hori hel liteke", esan du Barrosok Petro Poroxenko Ukrainako presidentearekin bilduta egon eta gero.
Halere, esan duenez, "oraindik ez da beranduegi konponbide politikoa erdiesteko" Ukrainan.
NATOren kide momentuz ez
Alemaniako Gobernuak baztertu du Ukraina NATOren kide izatea, une honetan, Berlinentzat "ez dago eguneko gaien zerrendan", esan du Steffen Seibert Merkelen Kabineteko bozeramaleak.
Kievek atzo Parlamentuari neutraltasun estatusari uko egiteko eta Viktor Jusxenko presidente ohiak iraultza laranjaren ondoren (2004) NATOn burua sartzeko bideari berrekiteko proposamena helarazi ondoren egin ditu adierazpenak Seibertek.
Bestalde, NATORen Kontseiluak (erabaki nagusiak hartzen dituen organoak) atea zabaldu zion Kieveri; gainera, Errusiari "legez kanpoko ekintza militarrei" uko egiteko eta tentsioa baretze aldera urrats "argiak eta berehalakoak" emateko eskatu zion.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa