23:37

Mundua

Ekuador probintzian

Kongoko ebola-agerraldi berria ez dago Afrikako Ekialdekoekin lotuta

Erredakzioa

Iragarritako agerraldia Kongoko Errepublika Demokratikoan agertzen den zazpigarrena da, eta ez du inolako loturarik azken asteetan ezagutu den ebolarekin, esan dute Gobernutik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kongoko Errepublika Demokratikoan igandean antzemandako ebola-agerraldia berria da eta ez du Afrikako Ekialdean martxoan agertutakoarekin inolako loturarik, Felix Kabange Numbi Osasun ministroak zabaldu duenez.

"Izurriteak (Kongon) ez du inolako loturarik Afrikako Ekialdean agertutakoarekin", esan du Kabangek Kinshasan zenbait enbaxadoreekin egindako bilera batean.

Ministroak Kongoko hiriburuan dagoen Biomedikuntzako Ikerketa Institutu Nazionalean egindako analisiak aipatu ditu.

Kabange beraren arabera, igandean agertutakoa herrialde horretan agertzen den zazpigarrena da.

Horietako azkena Ekuadorreko probintzian sortu zen, alegia, oraingo honetan aurkitu duten lekuan, herrialdearen ipar ekialdean.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Ebola gaitza

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena