12:08

Mundua

Irailak 18

Alex Salmond: 'Inork ez du Eskozia eskoziarrek baino hobeto kudeatuko'

Erredakzioa

Galdeketa baino lehen telebistan egindako azken debatean, Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak eta Alistair Darling Ingalaterrako Ekonomia ministro ohiak eztabaida sutsua izan dute.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak esan duenez, inork ez du Eskoziaren interesak eskoziarrek baino hobeto kudeatuko. Horiexek izan dira Salmonden hitzok irailaren 18an erreferendum historikoa baino lehen telebistan egindako azken debatean.

Salmondek Alistair Darling Ekonomia ministro ohi eta Better Together (Hobeto batera) kanpainako burua izan du aurrez aurre. Better Togetherrek Britainia Handiko hiru alderdi nagusiak batu ditu, hirurak baitaude Eskoziaren independentziaren kontra.

"Herrialde aberatsa gara, baliabideak dituena. Herrialde eta gizarte hobeago bat sor dezakegu, ikuspegi erreala eskoziarrentzat. Hau da gure garaia, gure unea, utz gaitzazue orain egiten", eskatu die Saldmonek ezbaian dagoen hautesleriari.

Darlingek, bestalde, Eskoziaren independentziaren alde egitea, horrek ekarriko dituen "kostuak eta arriskuak" kontuan hartu gabe aurpegiratu dio Saldmoni, gehien bat Erresuma Batuarekin monetaren inguruan akordiorik lortu ezean  "B plana" ez izatea.

Darlingen ustean, Erresuma Batuaren patua "gure bizilagunekin arriskuak eta sariak partekatzea da, aukerak eta ziurtasuna emango duen zerbait handi baten parte izan".

Eztabaidaren nondik norakoak

Glenn Campbell eskoziarrak aurkeztua, lau atal izan ditu eztabaidak. Hasteko, aurkezpen moduko bat egin dute bi aurkariek eta honen ondoren, politikariek lau gairen inguruan eztabaidatu dute: ekonomia, Eskozia etxean, Eskozia munduan eta botaketaren ostean zer gertatuko den.

Jarraian, Darling y Salmond bata bestearekin aurrez aurre aritu dira eta 90 minutu iraungo dituen eztabaida bi protagonisten amaiera mintzaldiarekin bukatu da.

Glasgowko Kelvingrove Art Gallery And Museum-en egin da bigarren debate hau.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena