21:45

Mundua

Siria

2 urtez bahituta egon den kazetari estatubatuar bat askatu dute Sirian

Erredakzioa

Theo Curtis kazetaria 2012ko urrian bahitu zuten Turkian Siriara sartun nahian zegoela.

1:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ia bi urtez Sirian bahituta egon den Peter Theo Curtis kazetari estatubatuarra aske utzi dute igande honetan, John Kerry AEBko Estatu idazkariak baieztatu duenez. Halaber, Gobernuak herrialde horretan atxikita dauden gainerako estatubatuarrak askatzeko lanean jarraituko duela nabarmendu du.

Curtis kazetaria Nazio Batuen Erakundeko (NBE) ordezkarien esku utzi dute Siriako Al Rafid herrian, arratsaldeko zazpiak baino hogei minutu lehenago (Siriako ordua) NBEk jakinarazi duenez. Kazetariari mediku azterketa egin ondoren, NBEko ordezkariek estatubatuarren esku utzi dute.

Al Yazira Qatarreko hedabideak argitaratu duenez, Qatarreko agintariek kazetaria askatzeko kudeaketan parte hartu dute.

Kazetaria 2012ko urrian bahitu zuten Turkian Sirian sartu nahian zebilela.

Aste honetan bertan 2012tik bahituta zegoen James Foley kazetari estatubatuarra hil dute Sirian.

Qatarrek kazetariaren askapenean parte hartu du

Qatarreko agintariek Peter Theo Curtis gaur aske gelditu den kazetari estatubatuarraren askapenean parte hartu dute, hala baieztatu du igande honetan kazetariaren amak.

Ohar batean Curtisen familiak eskerrak eman dizkie kazetariaren aske uzteko negoziazioetan parte hartu duten AEBko eta Qatarreko gobernuei eta norbanakoei. Familiak negoziazioen nondik norakoen berri ez duela adierazi badu ere, ez ei dute erreskaterik ordaindu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena