Mundua
Gatazka
Erredakzioa
Lider musulman britainiarrek, bitartean, Islam osoaren batasuna eskatu dute "estremismoaren pozoiaren aurka".
Argazkia. EFE.
Chuck Hagel Estatu Batuetako Defentsa idazkariak ostegun honetan esan duenez, Estatu Islamiarrak suposatzen duen mehatxua "orain arte dugunatik haratago doa", bai bere ideologiagatik, baita bere prestakuntzagatik ere.
"Talde terrorista bat baino gehiago dira. Euren ideologiarekin ezkonduta daude, trebetasun militarra dute eta oso ondo finantzatuta daude. Honek orain arte ikusi duguna gainditzen du", esan du prentsaurrekoan, Pentagonoan.
Ildo horretan, Hagelek azaldu du balitekeela Estatu Islamiarrak Al Qaeda gainditzea eta Estatu Batuetarako mehatxurik handiena bilakatzea. "Iraken edo beste inon dugun edozein interesen aurkako mehatxu handia dago", nabarmendu du.
Lider musulman britainiarrek Islam osoaren batasuna eskatu dute, "estremismoaren pozoiaren aurka"
Erresuma Batuko Kentseilu Musulmanak, herrialdean eliztar islamiar gehien biltzen dituen taldeak, Islam osoaren batasunerako deia luzatu du, euren komunitateetan infiltratutako "estremismoaren pozoiarekin amaitzeko".
Erresuma Batuko líder musulmanek James Foleyren hilketa gaitzetsi dute, eta euren eliztarrei eskatu die Poliziarekin hitz egiteko Foley hil zuen terroristaren inguruko daturik izatekotan. Adituen ustez, baliteke hori britainiarra izatea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa