Mundua
Sirian
Erredakzioa
Etxe Zuriak asteazken honetan baieztatu du benetakoa dela Estatu Islamikoak duela bi urte Sirian bahitu zuen James Foley kazetari estatubatuarrari burua moztu dioten bideoa.
Albisteak (2)
Etxe Zuriak asteazken honetan baieztatu du Estatu Islamikoak James Foley kazetari estatubatuarrari burua mozten dioten bideoa benetakoa dela. Foley 2012ko azaroan bahitu zuten Sirian.
"James Foley eta Steven Sotloff estatubatuarrak ageri diren bideoa ikertu berri dute AEBko Inteligentzia Zerbitzuek. Bideoa benetakoa dela baieztatu dugu", esan du Caitlin Hayden, Etxe Zuriko Segurtasun Nazionalerako Kontseiluko bozeramaileak.
Atzo, asteartea, Yihadusten foro ezberdinetan zabaldutako bideoan Foley haren familia agurtzen ikus zitekeen eta, Iraken esku hartzeagatik, AEBko Gobernuari egozten zion bere exekuzioaren errua. Ondoren, inglesez hitz egiten zuen gizonezko batek lepoa mozten zion kazetariari kamera aurrean.
Irudietan, Foley estatubaturraz gain, Seteve Joel Sotloff kazetari estatubatuarra ere ageri zen, bahitutako beste kazetari bat, alegia, eta grabaketaren arabera, honen bizitza "Obamak hartuko zituen erabakien" esku zegoen.
Foleyren familiak 2013ko urtarrilean agiri batean jakinarazi zuen 2012ko azaroan armatutako zenbait gizonek bahitu zutela Foley Siriako ipar-ekialdean.
Astelehenean, Estatu Islamikoak mehatxu egin zion AEBko Gobernuari, Irakeko erasoak bertan behera utzi ezean estatubatuarren kontrako erasoak egingo zituztela esanez.
Etxe Zuriak bart azaldu duenez, Sirian bahitutako estatubatuarrak askatzeko operazio bat martxan jarri zuten orain zenbait aste, baina porrot egin zuten. Antza, bahituak ustez zeuden toki horretan ez zuten inor aurkitu, Pentagonoak zehaztu duenez.
Obama: 'Errotik atera behar dugun minbizia dira'
Barack Obama AEBetako presidenteak bere atsekabea adierazi du 2012an Sirian bahitutako James Foley kazetariaren hilketarekin. Haren ustez "mundu osoa astindu duen indarkeria ekintza" da hau.
Obamak jakinarazi du Foleyren familiarekin hitz egin duela, telefonoz: "Esan diet denok dugula bihotza apurtuta, galera honengatik, eta haien ondoan gaudela. Gaur, AEBko herritarrek Jim maite zutenen alde egingo dute otoitz".
Nabarmendu duenez, "mundu osoa dago ados gauza batean: Estatu Islamiarra bezalako talde terroristek ez dute inolako zentzurik XXI. mendean. Jende honek porrot egingo du, etorkizuna eraikitzen dutenena baita, ez suntsitzen dutena", esan du.
Cameron: "Oso kezkagarria da Foleyren hiltzailea britainiarra izan ahal izatea"
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroaren ustez, "oso kezkagarria" da James Folyeren hiltzailea britainiarra izateko aukera egotea. "Gaitzetsi nahi dut gertakaria, ankerra eta oso zakarra izan da; hilketa bat da, inolako justifikaziorik ez duen hilketa bat", esan du prentsaurrekoen, Downing Streeten.
Cameronek argitu duenez, agintari britainiarrek oraindik ez dute identifikatu Foley hil duen gizonezkoa nor den. “"Baina -gehitu du- ikusi ahal izan dugunagatik, baliteke britainiarra izatea”" zehaztu du.
John McCain senatari errepublikanoak, bitartean, eskatu du AEB Iraken egiten ari diren bonbardaketak “areagotzea”, James Foleyrekin jazotakoaren ostean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa