16:08

Mundua

Gatazka Ukrainian

Ukrainak baldintzapeko su etena proposatu du

Erredakzioa

Errusiak, bere aldetik, uste du gatazkaren irtenbide militarra bilatuz gero, negoziatutako irtenbide bat lortzeko nazioarteko ahaleginak ez dutela ezertarako balioko.

  • Frantziako, Ukrainiako, Alemaniako eta Errusiako Kanpo ministroak bildu ziren atzo Berlinen. EFE.

    Frantziako, Ukrainiako, Alemaniako eta Errusiako Kanpo ministroak bildu ziren atzo Berlinen. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kieveko Gobernuak baldintzapeko su etena proposatu du herrialdearen ekialderako. Horietako bat Errusiarekin duen muga irazgaiztasuna da, adierazi du astelehenean Pavlo Klimkin Ukrainiako Kanpo ministroak.

"Atzo, Berlinen esan genuen bakoitzak bere eskuetan dagoena egin behar duela muga ixteko, gure lurraldeko bonbardaketari amaiera emateko eta Errusiako mugatik armatutako jendea, armak eta arma astunak ez sartzeko", azaldu dio Klimkinek Interfax-Ukraini agentziari.

Dozenaka hiritar hil dituzte Beste alde batetik, dozenaka herritar, umeak tartean, Errusiaren aldeko aktibisten eskutan hil dira, Lugansk hiritik ihes egiten saiatu direnean, Ukraina ekialdean, Andrei Lisenko Ukrainako Nazio Segurtasun Batzordeko ordezkariaren arabera.

“Dozenaka dira (hildakoak). (Errefuxiatuen) zutabea guztiz suntsitu dute. Dirudienez, gerlariak zutabe horren zain zeuden, eta horretarako prest zeuden. Ume eta emakume asko daude hildakoen artean”, adierazi du Lisenkok.

Hala laburtu du Ukrainiako diplomaziako nagusiak gatazkaren aurrean Kievek duen jarrera Errusiako, Frantziako eta Alemaniako Kanpo ministroekin Berlinen egindako bileran.

Klimkinek azpimarratu du Ukrainia benetakoa eta egiaztagarria den su eten baten alde dagoela.

Horretarako, gaineratu du, Ukrainiak hiru gauza behar dituela: "muga guztiz segurua izatea; OSCEk alde guztietan egiaztatzea su etena; eta atxilotutako guztiak askatzea eta ez atzematea inor gehiago".

"Su etena benetakoa izatea nahi dugu, bi aldeetan. Eta hori bakarrik da posible Errusia tentsioa murrizteko pausoak ematen baditu", adierazi du Klimkinek.

Serguei Lavrov Errusiako Kanpo ministroak, bere aldetik, esan du Ukrainiako Gobernuak gatazkaren irtenbide militarra bilatzen badu, negoziatutako irtenbide bat lortzeko nazioarteko ahaleginak ez dutela ezertarako balioko.

"Kieveko Gobernuak bere herriaren gaineko garaipen militarrak behar baditu indartzeko, ez dut uste egiten ari garena ezertarako balioko duenik", azaldu du Lavrovek. Hala, Moskuren jarrera errepikatu du: baldintzarik gabeko su eten bat ezartzea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena