22:19

Mundua

Ekialdeko gatazka

Ukrainak Errusiaren konboi humanitarioa onartu duela esan du Moskuk

Erredakzioa

Serguei Lavrov Atzerri ministroak azaldu duenez, Ukrainako Gobernuaren, Gurutze Gorriaren eta Europako Segurtasun eta Lankidetzarako erakundearen ordezkariak kamioietan joatea onartu du Moskuk.

  • Ukrainako soldaduak Donetsketik gertu. Argazkia: EFE

    Ukrainako soldaduak Donetsketik gertu. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kievek Ukrainako ekialdera bidean duela ordu batzuk abiatu den konboi humanitarioa onartu duela iragarri du gaur Errusiak.

Kamioiek Lugansk eta Donetsk eskualdeetako bizilagunentzako elikagaiak, sendagaiak eta ekipo elektrikoak daramatzate. Serguei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak azaldu duenez, Ukrainako Gobernuaren, Nazioarteko Gurutze Gorriaren eta Europako Segurtasun eta Lankidetzarako erakundearen ordezkariak kamioietan joatea onartu du Moskuk.

Horrela, Ukrainak inposatutako baldintza guztiak onartu ditu Errusiak, Lavroven esanetan. Konboia Jarkov eskualdeko mugatik igarotzea onartu du Moskuk, nahiz eta ibilbide luzeagoa izan. Jarkov Kieveko Exekutiboaren tropen kontrolpean dago.

Segurtasuna

Ukrainako Armadak konboiaren segurtasuna bermatuko duela uste du Lavrovek, eta matxino errusiazaleek gauza bera egitea espero du.

Konboia mugara heltzen denean kamioien kontrola Nazioarteko Gurutze Gorriko Batzordearen esku utziko duela aurreratu du Errusiako Exekutiboak.

Besteak beste, 400 tona bihi, 100 tona azukre, haurrentzako 62 tona elikagai, 54 tona sendagai, 12.000 lozaku eta 69 sorgailu elektriko daramatza 262 kamioiko konboiak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena