Mundua
Krisia Ukrainako ekialdean
Erredakzioa
Konboia bidali behar duela iragarri du Errusiako presidenteak, nahiz eta AEB eta Europar Batasuna mesfidati agertu; izan ere, esku-hartze armatua aurrera eramateko aitzakia izan daitekeela uste dute.
Soldadu bat Donetsken. Argazkia: EFE
Ukrainako ekialdera konboi humanitario bat bidaliko duela iragarri du gaur Vladimir Putin Errusiako presidenteak, nahiz eta AEB eta Europar Batasuna mesfidati agertu; izan ere, esku-hartze armatua aurrera eramateko Moskuren aitzakia izan daitekeela uste dute.
"Nazioarteko Gurutze Gorriaren ordezkariekin lankidetzan, Errusiak Ukrainara konboi humanitario bat bidaliko du", azaldu dio Putinek Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteari elkarrizketa telefoniko batean.
Putinen hitzetan, "Kieveko agintariek martxan duten operazio militarrak hondamendia eragin du Ukrainako hego-ekialdean eta gatazka zonaldean laguntza humanitarioa beharrezkoa da".
AEB eta EB
Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak zuzendutako misio humanitario baten alde agertu da Barack Obama AEBetako presidentea, baina ez Errusiak bakarrik gidatuta, Europar Batasunaren eta beste herrialde batzuekin lankidetzan baizik.
Errusiak bidalitako laguntza humanitarioaren helmuga Lugansk hiri matxinoa izango litzateke; izan ere, Kieveko Gobernuaren indarrek inguratuta dute. Asteak setiatuta daramatza eta hirian ez dago argindarrik, urik, ezta gasik ere. Gainera, elikagaien urritasuna kezkagarria da.
Bestalde, Brusela laguntza humanitarioan Ukrainari 2,5 milioi euro emateko prest dagoela adierazi du Barrosok. Laguntza koordinatzeko eta errefuxiatuen lekualdatzea antolatzeko mekanismo bat sortzea eskatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa