Mundua
Krisia Ukranian
Erredakzioa
Leherketaren ostean presoak matxinatu egin dira, eta horietako 106k espetxetik ihes egin dute. Erasoak hildako bat eta 18 zauritu eragin ditu.
Albisteak (2)
Ehun preso baino gehiagok ihes egin dute bart Donetskeko espetxe batetik bonbardaketa baten ostean, jakinarazi du Ukrainako hiri horretako Udalak, errusiarren aldeko miliziek kontrolatzen dutena. Erasoak hildako bat eta 18 zauritu eragin ditu.
Ihesaldia segurtasun handiko Nº 124 presondegian jazo da, artilleriaren jaurtigai batek eraikinaren bloke baten kontra jo ostean, azaldu du Udalak bere webgunean publikatutako nota batean.
Leherketaren ostean, presoak matxinatu egin dira eta horietako 106k espetxetik ihes egin dute. Erasoaren eraginez, presondegiaren administrazioa eta tailerrak kalteak jasan dituzte.
Udalaren arabera, presoen zati bat espetxean aurkeztu dira berriro ere gaur goizean.
Borrokak hirian
Donetsk hiria errusiarren aldeko miliziek kontrolatzen dute, baina Kieveko Gobernuko tropek inguratuta daukate.
Ukrainako agintariek baieztatzen dutenez, errusiarren aldeko milizien egoera etsigarria da, eta horietako askok Errusiara alde egin nahi dute. “Hala ere, terroristek (hala deitzen die Kievek errusiarren aldeko milizianoei) indar guztiekin geldiarazi nahi dute Armadaren ofentsiba”, adierazten du Ukrainiako aginte militarraren nota batek.
Kieven arabera, errusiarren aldeko separatistek indarrak biltzen ari dira Errusiarekin mugan dagoen Sverdlovsk hirian, errefortzuak bidali ahal izateko Donetsk eskualdeko Torez, Snézhnoe eta Rovenki herrietara.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa