Mundua
Gaza
Erredakzioa
Israeldarrek Gazako operazioa hasi zutenetik, hildako palestinarren kopurua 1.902ra iritsi da. 67 israeldar ere hil dira azken asteotako erasoetan, ia denak soldaduak.
Albisteak (2)
Bideoak (3)
Gutxienez lau palestinar hil dira eta hamar inguru zauritu, horietatik bi egoera larrian, Israelek Gazako Zerrendaren gainean eginiko azken aire bonbardaketen ondorioz, bertako osasun arduradunek jakitera eman dutenez.
Gazako Osasun Ministerioko ordezkariak, Ashraf al Qedrak, azaldu du biktimetako bi Mughaziko errefuxiatu eremutik motozikleta batean zihoazen bi gazte izan direla, eta israeldarren misil batek beraien aurka egin duenean hil direla. Al Qedrak gaineratu du antzeko egoera bat bizi izan dutela beste biktimetako bik, Gazako erdigunean dagoen Nuseirateko meskitara zihoazenean.
Frantzia, Britainia Handia eta Alemania, laguntzeko prest
Frantziako, Britainia Handiko eta Alemaniako nazioarteko ministroek Gazan "berehalako su-etena" aldarrikatu dadila eskatu eta Egiptok darabilen bitartekaritza lana goraipatu dute, ohar baten bitartez.
"Gatazka honetan ari diren alde guztiek hartu beharko lituzkete neurriak momentu honetan dauden behar humanitarioei aurre egiteko", adierazi dute, bateratutako ohar batean, Laurent Fabius frantziarrak, Philippe Hammond britainiarrak eta Frank-Walter Steinmeier alemaniarrak. Azaldu dute prest daudela "su-eten iraunkor baten alde egiteko", eta helburu hori lortzeko lan egiten jarraituko dutela gaineratu dute.
63 meskita, suntsituta
Gutxienez hamar bat palestinar zauritu dira israeldarrek meskitetan edota etxebizitzetan eginiko aire bonbardaketetan. Al Qedrak adierazi du horietatik bik larri daudela. Gauerdia igarota areagotu dira bonbardaketak, eta egunsentira arte jarraitu dute, hainbat iturriren arabera. Beste hainbat iturrik ziurtatu dute Israelek jaurtitako misilek Gazako hegoaldean dauden Rafah eta Jan Yuneseko herrietako meskitak suntsitu dituztela.
Palestinako Gai Erlijiosoetarako Ministerioak jakinarazi duenez, joan den uztailaren 8an Israelek erasoaldiari ekin zionetik 63 meskita suntsitu direla. Israelgo Armadak, berriz, adierazi du azken orduetan Hamasek bost suziri jaurti dituela Israelgo lurretara, eta azken 24 orduetan 70 suziri erori direla euren lurretan.
Biktimen zerrenda
Azken orduetan, 33 helburu terroristari eraso dietela jakinarazi du Israelek, ohar baten bitartez, "horien artean, jarduera terroristak gauzatzen ziren hainbat toki, komando zentroak eta arma biltegiak".
Israeldarrek Gazako operazioa hasi zutenetik, hildako palestinarren kopurua 1.902ra iritsi da. Hildako israeldarrak, berriz, 67 dira, ia denak soldaduak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa