Mundua
Izurritea Mendebaldeko Afrikan
Erredakzioa
Elizgizona Monroviako San Jose ospitalean bakartuta dute. Pajaresek "sukarra" du eta "oso ahul" dago. Sierra Leonara eta Liberiara hegaldiak bertan behera utzi ditu British Airways konpainiak.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Miguel Pajares Toledoko erlijiosoa "aberriratzeko protokoloa martxan jarriko du" Espainiak, Osasun Ministerioak jakitera eman duenez. Kutsatze posible baten arriskuak "oso txikiak" direla errepikatu du Espainiako Gobernuak.
Aberriratzea Munduko Osasun Erakundeak ezarritako segurtasun protokoloak errespetatuz egingo dutela iragarri dute iturriek.
Espainiako elizgizonak ebola du, Juan Ciudad ONGD erakundeak gaur jakitera eman duenez. Pajares Monroviako San Jose ospitalean bakartuta dute.
75 urteko elizgizonak positibo eman du ebolaren probetan. Era berean, Chantal Pascaline Mutwamene eta Paciencia Melgar mojek positibo eman dute.
"Abuztuaren 1etik Monroviako San Jose ospitalean bakartuta dauden sei pertsonen egoera larria da", ziurtatu du Juan Ciudad ONGD erakundeak.
Espainiako Atzerri eta Osasun ministerioei informazioaren berri eman diete dagoeneko. Hartu beharreko eta aztertzen ari diren neurrien inguruko informazioa emango dute datozen orduetan.
Iragan ostiraletik Pajares eta beste sei erlijioso, besteak beste, moja espainiar bat, Liberiako San Jose ospitalean bakarturik dituzte. Patrick Nshamdze ospitaleko zuzendaria iragan larunbatean hil zen ebolaren ondorioz. Orduz geroztik ospitalea itxita dago.
"Oso ahul"
Erakundeko bozeramaile batek astearte honetan jakitera eman duenez, Pajares eta Chantal "ondoezik daude" eta mojak telefonoz azaldu duenez, elizgizona "oso ahul" dago eta "sukarra" du.
Ebola duten gaixoak Monroviako kanpoaldean dagoen ospitale batera eramaten ari da Gobernua, baina San Jose ospitalea itxita dagoenez erlijiosoek ez lekualdatzea eskatu dute; izan ere, boluntarioak artatzeko prest daude zentroan.
British Airwaysek, hegaldiak bertan behera
Bestalde, Sierra Leonara eta Liberiara hegaldiak bertan behera utzi ditu gaur British Airways (BA) konpainiak.
Londresetik Monroviara eta Freetownera doazen hegaldi guztiak bertan behera geratu direla iragarri du BAk, eta baita itzulerako hegaldiak ere. Gutxienez abuztuaren 31ra arte bertan behera utzi ditu konpainiak, "osasun publikoaren egoerak okerrera egin baitu bi herrialdeetan".
Pasaia erosi duten bidaiariek diruaren truke aldatzeko edo hegaldia atzeratzeko aukera izango dute, azaldu du BAk.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa