Mundua
Gazaren kontrako erasoaldia
Erredakzioa
Yolanda Alvarez "Hamasen mezuen, kopuruen, irudien eta datuen bozgorailu" bihurtu dela salatu du Hamutal Rogel Israelgo enbaxadaren bozeramaileak.
Artxiboko irudia: EFE
Albisteak (6)
Informazio gehiago (1)
Yolanda Alvarez TVE telebistako berriemailea "lehen unetik Hamasen mezuen, kopuruen, irudien eta datuen bozgorailu" bihurtu dela salatu du gaur Hamutal Rogel Israelgo enbaxadaren bozeramaileak.
Komunikabide publiko batek bere albistegietan "militantzia eta ekintzaileei tokia ematea onartezina" dela esan du Rogelek Facebook sare sozialean.
"Hiru aste daramatza Gazan, Hamasen arma gordelekuen eta kohete jaurtiketen irudirik hartzeko aukerarik izan ez duela tentuan dagoen inork sinetsi dezake?", galdetu du.
Zentzu horretan, Alvarezek "kronikak bere onetik" atera dituela ohartarazi du Israelgo ordezkariak. Rogelen hitzetan, TVEko kazetariak adjektibo "gehiegi" erabiltzen ditu. Gainera, "Hamasen esanetara, agertokiak aukeratzen ditu, eszenaratzea asko zainduz". "Ekintzaile baten produktuak dira, besterik gabe", kritikatu du.
Zuzenketa
"Esparru pribatuan egindako" adierazpenak direla uste du TVEk; izan ere, Facebook sare sozialean argitaratu ditu. "Iritzi pertsonala plazaratzeko esparrua da Facebook, eta Rogelen gogoeta bat baino ez da", adierazi du korporazioko bozeramaile batek.
TVEko Albistegien Kontseilua, ostera, "haserre" agertu da: "kazetari independente bat isilarazteko eta behartzeko saiakera bat izan da".
Zentzu horretan, RTVEko zuzendaritzak Israelgo enbaxadari zuzenketa bat eskatu beharko liokeela uste du, zuzenean edo Atzerri Ministerioaren bidez. Zuzenketa publikoa izan beharko litzateke, "Israelen ordezkari baten funtsik gabeko akusazio larriak direlako".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa