Mundua
Krisia Ukrainan
Erredakzioa
"Errusiak norabidea aldatzen ez baldin badu kostuek gora egiten" jarraituko dutela ohartarazi du Obamak. Kontratu berrietarako arma-blokeoa ezarri dio EBk Moskuri.
Albisteak (4)
Errusiaren kontrako zigor berriak iragarri ditu Barack Obama AEBetako presidenteak, Ukrainan matxino errusiazaleei emandako babesagatik. "Errusiak norabidea aldatzen ez baldin badu kostuek gora egiten" jarraituko dutela ohartarazi du Obamak.
"Errusiak norabide berdinean jarraitzen badu, Errusiarentzako kostuak gora egiten jarraituko du", adierazi du Obamak Etxe Zurian. Energia, defentsa eta finantza sektoreen aurkako zigor ekonomikoak biltzen ditu hirugarren zigor sorta honek.
Hit VTB, Bank of Moscow eta Russian Agricultural Bank bankuak zigortuko dituzte AEBek. Horrela, hirurek epe ertainera zein luzera dolarretan kapitalen merkatuan jokatzeko aukerarik ez dute izango, Altxorraren Departamentuak agiri batean azaldu duenez.
Era berean, United Shipbuilding Corporation konpainiaren aktiboak blokeatu ditu Washingtonek. Errusian, material militarra egiten duen enpresa nagusia da. Bestalde, "petrolioa ustiatzeko eta aurkitzeko" ekipamenduak Errusiara esportatzeko debekua ezarri dute AEBek.
Hala ere, zigor berriekin "Gerra Hotz berri baten" aurrean gaudenik ukatu du Obamak. Moskuk Ukrainari bere bidea aukeratzen utzi behar diola gaineratu du AEBetako buruzagiak.
Europar Batasuna
Bestalde, Europar Batasuneko gobernuak akordio politiko batera iritsi dira astearte honetan, Errusiaren aurkako zigor pakete bat ezartzeko. Zigor finantzarioak dakartza Europako kapital merkatuetarako sarbidea mugatzeko, baita arma-blokeoa ere kontratu berrietarako, Europako iturriek iragarri dutenez.
“Enbaxadoreek akordio politiko bat lortu dute zigor paketeari buruz”, azaldu dute Europako iturriek.
Itundutako zigor finantzarioa batez, “EBko nazionalek edota konpainiek ezin izango dute zor berria erosi edo saldu Estatuarenak diren Errusiako bankuak bidali dituenetik 90 egun pasatzen dituztenean, ezta haien filialak ere, edota haien izenean jarduten dutenak”.
Estatuarena kapitalaren % 50 baino gehiago duten Errusiako bankuek 7.500 milioi euro bildu zituzten, erakunde publikoek igorritako 15.800 milioi eurotatik, iaz; horiek Europako merkatuetan zeuden.
Errusiarrek misilen tratatua betetzen ez dutela esan dute AEBk
AEBetako Gobernuak astearte honetan iragarri duenez, Errusiak aldebiko tratatua hautsi du, armen kontrola betetzean, misilei dagokienez.
Txostenaren arabera, “Errusiako Federazioak INFren tratatuaren obligazioak hautsi ditu, 500 eta 5.500 kilometro arteko irismena duten misilak izan, produzitu eta frogatzeari dagokionez, baita misil horien anezkak izan eta ekoiztearen inguruan ere”.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa