Mundua
Gatazka
Erredakzioa
Israelek ez dio NBEk egindako su-eten proposamenari erantzun. Obamak bestalde 'baldintzarik gabeko' su-etena eskatu dio Israeli.
Albisteak (4)
Hamas erakundeak eta Palestinako beste talde armatu batzuek NBEk proposatutako 24 orduko su-eten humanitarioa onartu dute. Etenaldia hango 14:00etan sartu da indarrean (hemengo 13:00), Sami Abu Zuhri Hamasen bozeramaileak iragarri duenez.
Gazan Hamasek iragarritako alde bakarreko su-etena dago indarrean, Ramadamaren amaiera dela eta, onartu duten 24 orduko su-etena.
Israelek momentuz ez dio Nazio Batuen Erakundeko (NBE) su-eten proposamenari erantzun, izan ere, palestinarrek koheteak botatzen ez dituztela egiaztatu nahi du.
'Baldintzarik gabeko' su-etena onartzeko eskatu dio Obamak Netanyahuri
Barack Obama AEBko presidenteak Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari telefonoz deitu dio eta "berehala, baldintzarik gabeko su-etena" onartzeko eskatu dio.
Etxe Zuriak ohar bat kaleratu du eta horren arabera Obamak argi adierazi dio Netanyahuri "inperatibo estrategikoa da berehala baldintzarik gabeko su-etena onartzea, borrokei behin betiko amaiera lortzeko bidean".
Hamasen erasoei erantzuteko Israelek duen eskubidea aitortu badu ere, Gazan bizi diren palestinarrei "bizitza normala izateko eta epe luzera garapen ekonomikorako beharrak asetzeko baimena eman behar zaie".
Su-eten humanitarioa
Hasiera batean, Benjamin Netanyahu Israelgo Gobernuko lehen ministroak 24 orduz larunbatean Gazan indarrean izan den su-eten humanitarioa luzatzeko NBEren eskaera onartu du, Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.
Netanyahu larunbatean kabineteko kideekin bildu da, Tel Aviven, Ministroen Kontseiluko segurtasun gaiez aritzeko, eta Armadaren erasoaldiak etetea onartu du Gazako Zerrendan, igandetik astelehenera arteko gauerdira arte.
“Su-etena ona da, horrela tunelak lasai ikusi ahal izango ditugu”, esan die Israelgo Gobernuko kideek Yediot Aharonot egunkariaren edizio digitalari.
Datozen 24 orduetan Armada orain arte aurkitutako 30 bat tunel baino gehiagorekin lanean arituko da. Dagoeneko 16 botata daude.
NBEk eskatuta hartu dute erabakia, eta Palestinako miliziek su-etena hausten badute Armadak ekin egingo dion baldintzapean. Hori gertatu da azken lau orduotan.
Palestinarrek lehenago su-eten humanitarioa 4 orduz luzatzea errefusatu ostean hartu dute erabakia. Su-etena larunbateko 08:00etatik 20:00etara eman zen. Bi aldeek errespetatu zuten.
Bestalde, Hamasek errefusatu egin du igande honetan 24 orduko su-etenaren eskaintza. Hori nazioarteko komunitateak bultzatu du, Robert Serry Gazara NBEk bidali duten ordezkariaren bitartez.
Lekuko komunikabideek zabaldutako ohar batean, Fawzi Barhumek esan du ez dela su-eten humanitariorik izango Israelen tankeak lurraldera itzuli eta herritarrak Gazatik aske ibili ahal izan arte, suntsitutako etxeetara libre itzuli ahal izan arte.
Dagoeneko 1.000 palestinar baino gehiago hil dira Gazan, erasoaldietan
“Bonbardaketek eta erasoek iraun duten 19 egunetan gutxienez 1.030 palestinar hil dira, eta 6.000 zauritu” orain arte, Gazako Osasun Ministerioak azaldu duenez.
Halaber, Israelgo soldadatu bat hil da, azken orduetan, Gazako Zerrendan, jaurtigai mortero baten ondorioz. Hori dela eta, 43 militar eta hiru zibil dira orain arte bizia galdu duten israeldarrak, “Ertz babesgarria" operazioa hasi zenetik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa